ZIRKULARREN BOLETINA (2015-11-28)

Beheko lehengo irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak azaroaren 27an kaleratutako zirkularren boletina eskuratu dezakezu Bertan, aurrekontu parte hartzaileetan egindako ahalegina eskertzeaz gainera, gai hauek jorratzen dira: Ikastolako sarbideko eta aparkalekuko arazoak, Guraso Elkarteak abenduaren 11rako deitutako urteko ohiko asanblada, Euskararen egunarekin lotutako hainbat gomendio eta proposamen eta azaroaren 28an Hezkuntza Publikoa eta Kalitatearen alde deitutako mobilizazioa.

  • Ikastolako sarbideko eta aparkalekuko arazoak: Txingudi Ikastolako Hezkuntza komunitateak proposatzen dizue behean duzuen eskari-orria SACen sartzea. Beraz, Gjraso Elkartetik arren eskatzen dizugu behean duzun dokumentua deskargatzea, zure datuekin betetzea eta SACen aurkeztea.
  • Guraso Elkartearen Asanblada: Guraso Elkarteak egin dituen eta egingo dituen jardueren berri edukitzeko aukera paregabea eskaintzen da Asanbladan. Parte hartu eta eman zure iritzia! Guretzat biziki baliogarria da…
  • Euskararen Nazioarteko Eguna: aholko eta proposamen batzuk luzatzen dizkigu Txingudi Ikastolako euskara normalizazio Batzordeak.
  • Azaroaren 28ko mobilizaioa: parte hartu gaur arratsaldean izango den mobilizazioa. Hezkuntzaren etorkizuna dago jokoan!

Zirkularren boletina 2015-11-27 irudia

 

Eskari orria beteta irudiaGuraso Elkarteko Asanblada 2015 irudia

 

Abenduaren 3a dela eta irudiaAzaroaren 28ko mobilizazia irudia

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.