2016ko KULTUR PROGRAMAZIOA IKASTOLAN: URTARRILEAN “STAND BY ME DORAEMON” FILMA EUSKARAZ

Guraso agurgarriak:

Dakizuen bezala, Txingudi Ikastolako hezkuntza komunitatearen kezka nagusienetako bat da euskararen erabilera sustatzea Ikastolan ez ezik kalean ere.

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak langintza honetan motorretako bat izan nahi du eta, horregatik, 2016rako euskararen erabilera sustatzeko egitasmo mardul bat diseinatu du. Egitasmo horretan euskara sustatzeko eguerdiko eta arratsaldeko ohiko tailerrez gain hainbat aisi eta kultur ekimen programatu dira asteburuetan.

Urtarrilaren 16an, arratsaldeko 16:00 eta 18:00etan “STAND BY ME DORAEMON” filma euskaraz proeiktatuko dugu Ikastolan, DBHko aretoan. Etorri eta parte hartu!

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu egin klik beheko irudian.

2016ko urtarrileko programazioa irudia

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.