ZIRKULARREN BOLETINA (2016-01-23)

Lehenengo beheko irudian klikatuz, Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2016ko urtarrilaren 23an kaleratu duen Zirkularren Boletina eskuratu dezakezu. Bertan, 2016-2017 ikasturterako garraio antolaketari buruzko informazioa eskuratu dezakezu eta heldu den ikasturteko aurrematrikulari buruzko informazioa ere. Irakurri arretaz, mesedez.

Bestalde, etxerako lanen gaiari buruz familiek duten iritzia ezagutu nahi dute EHIGEtik (Euskal Herriko Ikastetxeetako Guraso Elkarteen Federazioa); Ikasleek zenbat denbora behar duten etxerako lanak egiteko, zer etxerako lan mota izaten dituzten, etab.

Informazio hori biltzeko inkesta bat prestatu du EHIGEk. Ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen gurasoei zuzenduta dago inkesta eta seme-alaba bakoitzeko inkesta bana bete behar da (Beheko estekan duzu).

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak bat egin du proposamenarekin elkartearen kezken artean dagoelako.

Inkestako galderak erantzuteko minutu batzuk eskaintzea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango delako guztientzat. Inkesta betetzeko epea urtarrilaren 29an bukatzen da.

Aldez aurretik, eskerrik asko.

Etxerako lanei buruzko inkesta

2016-01-23 irudiaFamilien iritzia etxerako lanei buruz irudia

Utzi iruzkina