HURRAK ETA LAPURRAK FILMA LARUNBAT HONETAN IKASTOLAN

Guraso agurgarriak:

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko 2016rako egitasmoaren barruan beste bi zinema emanaldi antolatu ditu, martxoaren 5erako, bata 16:00etan eta bestea 18:00etan.

Oraingo honetan, HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLE GUZTIEI begira “HURRAK ETA LAPURRAK (Operación Cacahuete)” filma programatu da.

Gure proposamena zure/zuen gustukoa bada irakurri beheko oharra eta ikusi gehitzen dugun filmaren trailerra. Etor zaitez gurekin gozatzera, ez zara damutuko!

2016ko martxoko programazioa irudia

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=gvPk9t2MqkM]
ANIMATU ETA PARTE HARTU !!  EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA DENON ERRONKA DA!  

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.