ERDALDUNBERRIEK KLUBA ETA FAMA DANTZA IKUSKIZUNA LARUNBATA HONETAN TXINGUDI IKASTOLAN

Dakizunez, Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak 2016rako euskararen erabilera sustatzeko egitasmo mardul bat diseinatu du. Egitasmo horretan hainbat aisi eta kultur ekimen programatu dira asteburuetan.

Hilabete honetan, “ERDALDUNBERRIEN KLUBA” antzerki emanaldi bat antolatu dugu Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat eta Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat. Antzerkia eta gero, “FAMA DANTZA IKUSKIZUNA” gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiak.

APIRILAREN 30EAN IZANGO DIRA, LARUNBATEAN, ARRATSALDEKO 17:00ETAN “ERDALDUNBERRIEN KLUBA” eta 18:30etan “FAMA DANTZA IKUSKIZUNA”, biak Txingudi BHIko aretoan

 Animatu zaitez eta etorri euskaraz gozatzera!

(Informazio gehiago irudietan klikatuz)

erdaldunbarrienkluba (2)

Fama kartela

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.