IKASTOLA EGUNEKO BAZKARIRAKO TIKETAK

Guraso Elkarteak gogorarazten du Ikastola Eguneko bazkarirako txartelen salmenta Txingudi Ikastolako LHko idazkaritzan egingo dela, heldu den asteartean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Egun horretan Ikastolara hurbiltzerik ez dutenak aski dute Guraso Elkarteko telefonora deitzea (Tel. 691397577) edo posta elektroniko bat igortzea elkartera (txingudi.gurasoak@gmail.com) 

Bazkariaren egunean, mahaietan eseri baino lehen, txartel bakoitzari eserlekuaren zenbakia esleituko zaio. Horren arrazoia hauxe da: eserlekuen erreserbatzea saihestea eta lagunak elkarrekin esertzea.
Eskerrik asko.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.