Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak kaleratutako azken Zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Zirkularren boletinean aipatzen da ikasturte hasieran banatu zen Ikastolako egutegian akats bat dagoela, izan ere ekainaren 6a jornada jarraia bezala agertzen da eta, berez, jornada jarraia 7an hasten baita. Bestalde, zuzendaritzak gogorarazten du astearte honetan, maiatzaren 24an, ekainaren 4an ospatuko den Ikastola egunerako Guraso Elkarteak antolatu duen bazkarirako tiketak erosi ahal izango direla.
