Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako zuzendaritza taldeak urriaren 21ean kaleratutako Zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Boletinean jangelari buruzko kuotak informatzen zaigu, OOGrako hautsekunde prozesuari buruzko informazioa ematen zaigu (bigarren irudian klikatuz plangintza bera eskuratu dezakezu), lasterketa solidario baten inguruko informazioa ere ematen da eta CBAn antolatzen diren euskarazko ipuin kontalari saioetan parte hartzera animatzen gaitu gurasooi.
Azkenik, Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteko kideok Euskadiko Guraso Elkarte guztiekin batera LOMCEren errebaliden kontra urriaren 26an mobilizatzeko egin dugun deiaren berri jasotzen du. Azken honek, eragin zuzena du gure seme-alabengan. Horregatik, beheko hirugarren irudian dagoen zirkularra irakurri eta mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dizugu. Gure seme-alaben hobe beharrez da!


