“ITSASMINEZ” ETA “FAMA” IKUSKIZUNA TXINGUDI IKASTOLAN ASTEBURU HONETAN

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak bi ekimen interesgarri antolatu ditu asteburu honetarako. Larunbatean, urtarrilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan eta Txingudi BHIko aretoan, Enkarni Genuak ospetsuak gidatzen duen Txotxongillo talde ezagunaren “ITSASMINEZ” ikuskizunaren emanaldi bat antolatu du. Sarrerak, 2 eurotan, 17:15etatik aurrera eskuratu daitezke Aretoko sarreran bertan. Ekimen irekia da, baina lehentasuna izango dute Txingudi Ikastolako ikasleek.

Igandean, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etan eta Txingudi BHIko aretoan Fama dantza tailerreko ikasleek, urritik prestatzen ari diren “FAMA” ikuskizuna taularatuko dute. Sarrera dohainik da.

Ekimenak ikasturte honetan Txingudi Ikastolako ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko elkarteak duen Planaren baitan daude.

Informazio gehiago beheko irudietan klikatuz

itsasminez-irudia

fama-2017

Utzi iruzkina