Plastikozko tapoien bilketa LH-HH Ikastolan

Alexia Tuterako bost urteko neskatxa da eta gaixotasun neurologiko larria du. Alexiak behar duen tratamendua ordaintzeko, bere familiak eta lagunek plastikozko tapoien bilketa martxan jarri dute eta Alexiak Irunen dituen senideek parte hartzeko eskaera luzatu digute. Ekimena gure Eskolako Agenda 21 programaren elkartasun eta parte hartze aktiboaren balioekin bat datorrenez, baietz erantzun diegu eta tapoien bilketa berriro aktibatzea erabaki dugu. Beraz, hemendik aurrera, plastikozko tapoiak berriro jaso eta Ikastolara zuen seme-alaben bitartez ekartzea eskatu nahi dizuegu.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.