Larunbateko Ikastola Egunean eskainiko dizuegun emanaldietarako, zuen seme-alabak modu zehatz batez jantzita etorri behar dira. Jarraian, maila bakoitzeko haurrak nola etorri behar diren jantzita adierazten dizuegu:
- Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina.
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina.
- Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria, galtza edo gona urdina eta zapi gorria.
- Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak: nahi duten koloretako kamiseta/alkandora eta galtzak/gona. Nahitaez ekarri behar dituzte eguzkitako betaurrekoak eta bixera, kapelua edo ileordea.
- Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak: kamiseta edo alkandora beltza edo iluna eta galtza edo gona beltza edo iluna ere.
- Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina edo iluna.