Ikastola Eguna 2017

Larunbateko Ikastola Egunean eskainiko dizuegun emanaldietarako, zuen seme-alabak modu zehatz batez jantzita etorri behar dira. Jarraian, maila bakoitzeko haurrak nola etorri behar diren jantzita adierazten dizuegu:

  • Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina.
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina.
  • Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria, galtza edo gona urdina eta zapi gorria.
  • Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak: nahi duten koloretako kamiseta/alkandora eta galtzak/gona. Nahitaez ekarri behar dituzte eguzkitako betaurrekoak eta bixera, kapelua edo ileordea.
  • Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak: kamiseta edo alkandora beltza edo iluna eta galtza edo gona beltza edo iluna ere.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina edo iluna.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.