Aurre matrikulazioa 2018-2019

3 urteko haurrak aurre-matrikulatzeko garaia ate joka dugu (2015ean jaiotakoak).

  • Aurre-matrikulatzeko epea: urtarrilaren 29etik otsailaren 9ra izango da.
  • Idazkaritzako ordutegia: 9:00-12:00 eta 14:30- 16:00 (asteartean 18:00) izango da.
  • Aurkeztu behar den dokumentazioa honakoa da: familiakide guztien familia liburuaren fotokopia, ikaslearen bizikidetza ziurtagiria eta gurasoen Nortasun Agirien kopia.
  • Ikastola ezagutzeko eguna: Urtarrilak 31, 17:30ean egingo da. Haurrentzako jolas tailerrak prestatuko ditugu.

*Aurrematrikulazioari buruzko informazio guztia Ikastolako web orrian aurkituko duzue.

Utzi iruzkina