Greba martxoak 8

Guraso agurgarriak:

Datorren abenduaren 12an irakaskuntzan greba deialdia dela eta, jakinarazi nahi dizuegu hainbat irakaslek greba egingo dutela.
Irakaslegoak modu honetara bat egiten du Euskadiko irakaskuntzako sindikatu gehienek deitu duten bigarren deiarekin, irakasleen beraien lan baldintzen eta, orokorrean, hezkuntzan hobekuntzaren defentsan.

Ikastetxeak egun honetan ohiko ordutegia izango du, eta zuen seme/alaba dagokion eskolara etor daiteke normaltasunez, goiz eta arratsaldez. Jangela zerbitzua ere mantenduko da.

Era berean, jakinarazi nahi dizuegu, nahiz eta eskolako greba deialdiak eragin handia den, saiatuko garela eskola giro arrunta mantentzen egun osoan.

Hau dela eta, zuen seme/alaba goizeko zortzietatik eskolara etortzea nahi baldin baduzue, ikastetxean egon beharko du etenik gabe, eskola eguna bukatu arte. Ikastetxean ez dugu inongo justifikanterik onartuko, behin eskola eguna hasita.

Ulertuko duzuelakoan, adeitasunez agurtzen zaituztet:

Sergio Arnaiz Bastarrica
Txingudi BHIko zuzendaria.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.