Aurreko asteko zirkularrean aurreratu genizuen moduan, ostegun honetan, martxoak 8, emakume guztiak greba egitera deituak daude 11:00etatik 15:00etara edo 18:00etatik 22:00etara.
Gure ikastetxearen kasuan, 11:00etatik 15:00etara deituak daude emakume langileak greba egitera. Denbora tarte horrek klase saio batzuengan (11:00-12:00 eta 13:55-15:00) eta jangela tarte osoarengan (12:00-13:55) eragina du. Une honetan, hurrengo datu hauek aurreratzen ahal dizkizuegu:
- Jangelako langileen artean % 95ak greba egingo du.
- Hezkuntzako Laguntzaile Espezialisten (hezitzaileak) %87,5ak greba egingo du.
- Emakume irakasleen %68ak greba egingo du, irakasle guztien %60ak.
- Eguerdiko autobusetako begiraleek ez dute grebarik egingo.
Egoera horren ondorioz, hurrengoak komunikatu nahi dizkizuegu:
OSTEGUNEAN EZ DA JANGELA ZERBITZURIK EGONGO ETA EGUERDIKO AUTOBUSAK SOILIK EGUNERO ERABILTZEN DITUZTEN IKASLEEK ERABILI AHAL IZANGO DITUZTE.
Normalean eguerdiko autobusa erabiltzen ez duten ikasleen bila etorri beharko duzue 12:00etarako eta, hala nahi izanez gero, 13:55etarako ekarri. Horrela egitea erabakitzen baduzue, kontuan hartu hurrengo jarraibideak:
Ohar bat helarazi beharko diezue zuen seme-alaben tutoreei, bertan adieraziz oinez bakarrik (aukera hau soilik 8 urtetik gorakoei onartuko zaie) edo norbaitek jasoko duen.
Azken kasu horretan, nork jasoko duen adierazi beharko duzue.
Haur Hezkuntzako ikasleak Haur Hezkuntzako ate nagusian jaso beharko dira eta Lehen Hezkuntzakoak Lehen Hezkuntzako larrialdietako atean.
Gure aparkalekuan trafiko arazoak ez gertatzeko, eskatuko genizueke etortzeko beste modu batzuk erabiltzea edo zuen autoa Ikastolako aparkalekua ez den beste leku batean aparkatzea.
Grebak irauten duen bitartean (11:00etatik 12:00etara eta 13:55etik 15:00etara) EZIN IZANGO DUGU BERMATU OHIKO FUNTZIONAMENDUA. Aldiz, 8:45etik 11:00etara eta 15:00etatik 15:45etara OHIKO FUNTZIONAMENDUA izango dugu.