Solas Jolas Irungo Udala eta Irungo ikastetxeen artean euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen diren udaleku irekiak dira. Udan burutzen dira eta bi txanda izaten dituzte, uztailekoa eta abuztukoa. Udaleku hauetan parte har dezakete Haur Hezkuntzako 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 4. maila arteko ikasleek eta 5. eta 6. mailetako dibertsitate funtzionala dutenek.
Aurreizenematea: Martxoaren 5etik 16ra, www.irun.org web orrian, HAZeko autozerbitzu terminaletan edo 010/943505152 telefonoetan. Informazio gehiago www.irun.org web orrian.