Greba deialdiak

Aurreko asteko zirkularrean aurreratu genizuen moduan, Hezkuntzako sindikatuak Hezkuntzako langileen lan baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko aurrera eramaten ari diren mobilizazioen barruan, gure kasuan, biharko eta etzirako, martxoaren 14 eta 15erako, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duten HEZKUNTZAKO LAGUNTZAILE ESPEZIALISTAK (hezitzaileak) eta IRAKASLEAK greba egitera deituak daude. Une honetan dauzkagun datuak kontuan harturik, hurrengo egoera hau aurreikusten dugu:

  • Hezkuntzako Laguntzaile Espezialisten %25ak greba egingo du bi egunetan.
  • Irakasleen artean, asteazkenean %85ak eta ostegunean %76ak greba egingo duela aurreikusten dugu.

Egoera hori dela eta, bihar eta etzi ezin izango dugu bermatu ohiko funtzionamendua.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.