Euskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen

Irungo herritarren artean euskararen erabilerari bultzada emateko asmoarekin, Aitzondo Irungo Euskara Taldea osatu dute zenbait herritarrek. Irunen euskarak bizi duen egoera “kaskarra” dela argudiatuta, egoera hori “iraultzeko” helburuarekin sortu dute taldea.

Abiapuntu gisa, Euskaraldia egitasmoa jarriko dute martxan Irunen. Euskaraldia prestatzeko bilera egingo dute larunbat honetan (hilak 14), 12:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan eta horren berri Txingudi Ikastolako komunitateari zabaltzea eskatu digute.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.