Bigarren eskuko arropa eskaera

Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak urtero bigarren eskuko azokak antolatzen ditu: MERKA2DASOA, bata maiatzean eta bestea urrian.
Ikastetxeko Eskolako Agenda 21 taldeak erabaki du parte hartzea. Eskaera egin diogu Udaletxeari postu bat izan ahal izateko.

Antolaketa lanetan hasiak gara. Baina hau guztia ezingo dugu aurrera eraman zuek ez badiguzue laguntzen. Beraz, zuengana jotzen dugu etxean erabiltzen ez duzuen arropa ikastetxera ekartzea eskatzen dizuegu. Primeran etorriko zaizkigu alkandorak, berokiak, kamisetak…

Ekintza honen helburua da berrerabilpena bultzatzea, kontsumo jasangarria suspertzea. Baina ezin dugu ukatu beste helburu bat tartean dagoela, hots, Ikasketa bidaiarako finantziazio iturria izatea.

Horretarako, 3. mailan dauden ikasleak arduratuko dira ekintza honen antolaketaz. Ikasle hauekin batera Agenda 21eko bi irakasle arduradunak egongo gara.

Esperientzia polita eta erakargarria izango da ezbairik gabe.

Animatu eta, ahal duzuen neurrian, lagundu iezaguzue ekintza hau aurrera eramaten.

Saltzen ez den arropa, azken urteetan, eskolak kolaboratzen duen Gobernuz Kanpoko erakundeari emango zaio.

Mila esker zuen aportazioagatik.

Utzi iruzkina