Gogoratuko duzuenez, aurreko ikasturtean, gure ikastetxeak Heldutasun Digitalaren maila ertaina lortu zuen eta horri esker, SARE HEZKUNTZA proiektuan parte hartu ahal izan dugu. SARE HEZKUNTZA proiektuaren baitan, zuen seme-alaben ebaluazio txostenak e-Inika plataformaren bidez, modu telematikoan ikusi ahal izateko lehenengo urratsak ematen hasi nahi dugu eta lehenengo urrats horiek Lehen Hezkuntzako 5. mailako familiekin ematea erabaki dugu. Maila horretako familiek jarraibideak, erabiltzaile kodea eta pasahitza ebaluazio azken txostenarekin batera jasoko dituzue gutunazal itxian.