2018-2019 Ikasturterako eusko jaurlaritzako dirulaguntzak-bekak

2018-2019 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea astelehenean, irailaren 17an, zabalduko da eta urriaren 17a arte irekita egongo da. Aurten ere, eskaerak beken aplikazio informatikoaren bitartez egin behar dira, baina Hezkuntza Sailak oraindik ez dizkigu jakinarazi prozeduraren xehetasunak. Jakin bezain laster adieraziko dizkizuegu. Erne egon datorren astean.

Beken tramitazioa eraginkortasunez bideratu ahal izateko eta Ikastolako eguneroko jarduerari ahalik eta traba gutxien eragiteko, egutegi bat prestatu dugu:

  1. Irailaren 11tik 21era, aurreko ikasturtean beka eskaera egin zuten ikasle guztien inprimakiak tutoreen bidez emango diegu etxera eramateko eta zuzenketarik edo aldaketarik ez dagoen kasuetan, etxetik bideratuko dira.
  2. Irailaren 24etik 28ra, zuzenketak edo aldaketak dauden ikasleen beka eskaerak tramitatuko dira Ikastolan. Halaber, familiaren batek etxean balidatzeko aukerarik ez badu, egun hauetan etorri ahal izango da Ikastolara bertatik egiteko.
  3. Urriaren 1tik 5era, beka eskaera berriak, hau da, inoiz beka eskatu ez duten ikasleen eskaerak tramitatuko dira.
  4. Urriaren 8tik 17ra, bukatu gabe egon daitezkeen tramiteak bideratuko dira.

Bekak kudeatzeko Ikastolako idazkaritzako ordutegia hurrengo hau izango da:

  • GOIZEZ: Astelehenetik ostiralera 11:00 – 12:00
  • ARRATSALDEZ: Astearteetan 15:00 – 18:00

Utzi iruzkina