Badira jada urte batzuk TXINGUDIKO GURASOAK ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAREKIN kontaktuan jarri zela TXINGUDI IKASTOLAn eskolaz kanpoko ingelesa eskaintzeko asmoz.
Horregatik, ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAK eskaintzen dituen zerbitzuak aurkezteko eta TXINGUDI IKASTOLAn eskaintzen diren eskolaz kanpoko ingeles taldeen berri emateko, datorren irailak 25ean, asteartea, 17:30etan ospatuko dugun bilera informatzailera gonbidatu nahi zaituztegu.
Zerbitzuaren deskribapena:
- Eskolak zentroan bertan: ikasleak eskolak inguru ezagunean jaso ditzan, bere ikaskideekin batera eta mugitu behar izan ez daitezen.
- Saioen maiztasuna: A2 maila arte: astean 2 ordukoak saioak. A2 mailatik gora: astean 3 orduko saioak.
- Lagun kopurua taldean: gutxienez 8 lagun eta gehienez, aldiz, 12.
- Talde irekiak dira: ikasturtean zehar ikasle berriak sartzeko aukera dago, maila berbera badute.
- Ezagutza frogak: ikasle bakoitzak hizkuntzaren ezagutza froga oso bat egingo du hiruhileko bakoitzean.
- Bilerak: familiek bilera informatzailea izango dute Elduaieneko eskolaz kanpoko arduradunarekin, non metodologiari eta urteko helburu akademikoei buruz hitz egingo den. Horrez gain, bi ebaluazio bilera burutuko dira, bata lehen hiruhilekoaren amaieran eta bestea ikasturte bukaeran irakaslearekin batera ere, taldeen eta eskolen balorazio orokorra egiteko.
- Jarraipena: familiek ebaluazio txostena jasoko dute hiruhileko bakoitzean eta Elduaieneko arduradunarekin edozein momentutan kontaktuan jarri ahal izango dira.
- Plataforma interaktiboa: berriki Elduaien Campusa sortu dugu, ikaskuntza prozesuari laguntza jarraitua eskaintzeko helburuarekin.
2018-2019 ikasturterako ikasle berrien izen ematea burutzeko eskolaz kanpoko departamentuarekin kontaktuan jar zaitezkete estraeskolarrak@elduaien.com posta elektronikora idatziz edo 943 59 40 53 telefonora deituz.
Bide batez, ingeleseko eskolaz kanpoko klaseak datorren astelehenean, irailak 17 hasiko direla gogorarazi nahi dizuegu.