Zaintza-zerbitzua ekaineko jardun jarraiko egunetan

Familia kontziliazioan laguntzeko helburuarekin, Ikastolako Gurasoen Elkarteak zaintza zerbitzua eskainiko du ekainaren 12tik 20ra bitartean. Zaintza-zerbitzuak hurrengo baldintzak izango ditu:

  1. Bazkaltzen geratzen diren ikasleentzako zerbitzua izango da.
  2. Gurasoek zaintza zerbitzuko ordutegia errespetatu beharko dute.
  3. Zerbitzu honek 40 €ko kostua edukiko du. Kuota batean egun guztietako zaintza zerbitzua ordaindu beharko da (banakako egunak ezin izango dira hartu). Zaintza zerbitzua hasi baino lehenago ordaindu beharko da.
  4. Zerbitzua 13:45ean hasiko da (behin jangela ordutegia amaitzean) eta 15:45ean amaituko da.
  5. Zuen seme-alaben bila etorri beharko duzue. Arratsaldeko hiruetatik hasita, ordu laurdenero aukera izan duzue zuen seme-alabak jasotzeko, hau da, 15:00etan, 15:15ean, 15:30ean eta 15:45ean.

Gurasoen Elkarteak kudeatuko du zerbitzu hau. Izena-emateko eta ordainketa egiteko hemen duzue lotura.

Izen-ematea

Zalantzarik izanez gero, Gurasoen Elkartearekin kontaktuan jarri helbide elektroniko honetan: info@txingudikogurasoak.eus edo telefono honetan 691397577

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.