Berriak

Urriko programazioa ikastolan: “Hator magiara”

Iaz egin bezala Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko 2017-2018 ikasturterako egitasmo mardul bat diseinatu du. Egitasmo horretan euskara sustatzeko, Goi Batzordearekin lankidetzan, martxan jarritako eguerdiko eta arratsaldeko tailerrez gain aisi eta kultur ekimen programatu dira larunbatetarako eta jai egunetarako. Ikasturte honi MAGIA ikuskizun batekin hasiera emango diogu, TOR MAGO ezaguna (ETB3ko 3 Txulo …

Irakurri gehiago

Go! Azen telesailaren aurrestrainaldiaren proiekzioa Amaia kultur zentroan

ETBrako GO! AZEN telesaila ekoiztu duen PAUSOKA ekoiztetxeak, Irungo Udaleko Euskara, Kultura eta Gazteria arloarekin elkarlanean, GO! AZEN telesailaren aurrestrainaldia proiektatuko du urriaren 19an, arratsaldeko zazpietan (19:00), Amaia Kultur Zentroan. Sarrera dohainekoa izango da.

Nafarroa Oinez

NAFARROA OINEZ festa “BIKIN BAT IN” lelopean ospatuko da igande honetan, urriaren 15ean, Lesakan. AUKERA ONA ONGI PASATZEKO EUSKARAREN INGURUKO JAIALDI EDER HONETAN!

Gurasoentzat dohako euskara ikastaroak

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak, Bidasoko AEK euskaltegiaren laguntzarekin, Txingudi Ikastolako gurasoentzat euskara ikasteko eskaintza berezia prestatu du. Eskaintza hau aprobetxatzen baduzue eta izena ematen baduzue, matrikula horren kostua Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteko kuotatik deskontatuko da. Informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

2017-2018 Ikasturterako dirulaguntzak-bekak

Gogoratu nahi dizuegu 2017/2018 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea urriaren 18a arte irekita egongo dela. Gure datuen arabera, aurreko ikasturtean beka eskatu zenuten familia askok ez duzue oraindik eskaera berritu. Arazorik baldin baduzue eskaera balidatzeko edo daturen bat aldatu behar baduzue urriaren 18a arte Ikastolako idazkaritzara etor zaitezkete eta tramiteak egiten lagunduko dizuegu. Beka …

Irakurri gehiago

Euskara ikastaroak gurasoentzat

Bidasoko AEK euskaltegiaren laguntzarekin, Txingudi Ikastolako gurasoentzat euskara ikasteko eskaintza berezia prestatu du. Dakizun bezala euskara eta euskal cultura Ikastolaren ardatzak dira. Horregatik, eskaintza hau aprobetxatzen baduzu eta izena ematen baduzu, matrikula horren kostua Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteko kuotatik deskontatuko da.   EGUNAK ORDUA MAILA ORDU KOPURUA IKASTURTEAN PREZIOA TOKIA Astearte eta ostegunetan 9.30-11.30 A1A0 …

Irakurri gehiago

Eskola orduz kanpoko aktibitateen hasiera

Datorren astean, hasiera emango zaie eskola orduz kanpoko aktibitateei, bai eguerdikoei, bai arratsaldekoei, baina, Eskola Kirol Egokituaren hasiera aste bete atzeratuko da eta urriaren 9an hasiko da. Beste aldetik, informatika gela batean ordenagailuen aldaketa dela eta, oraindik ezin dugu bermatu Programazioa eta Robotika tailerra datorren astean hastea. Tailer horren hasiera noiz izango den astelehenean jakinaraziko …

Irakurri gehiago

Guraso elkarteak jangela garaian antolatzen dituen jarduerak

Aurreko zirkularrean gogoratu genizuen moduan, ikasturte honetan ere, Guraso Elkarteak hainbat jarduera antolatu eta finantzatuko du jangela garaian euskara sustatu eta elkarbizitza hobetzeko helburuekin. Jarduera horiei buruzko informazioa gelan bertan jasoko dute ikasleek datorren astean, eta orduan izena emateko aukera ere, izango dute. Jarduera horiei buruzko informazio osoa ikusi nahi baduzue, hurrengo estekara jo dezakezue.

2017-2018 ikasturterako dirulaguntzak-bekak

Gogoratu nahi dizuegu 2017/2018 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea urriaren 18a arte irekita egongo dela. Datorren astea, urriaren 2tik 6ra, aurreikusita dugu, beka eskaera berriak tramitatzeko eskaintzea. Kasu horietan, beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen Nortasun Agirien fotokopiak, Familia Liburuaren fotokopia, bizikidetza agiria eta egoera berezien kasuetan (gurasoen banaketa, ezgaitasunak…), egoera horiek frogatzen dituzten agiriak …

Irakurri gehiago

2017-2018 ikasturterako dirulaguntzak: bekak

2017/2018 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea astelehenean, irailaren 18an, zabalduko da eta urriaren 18a arte irekita egongo da. Aurten ere, eskaerak aplikazio informatiko baten bitartez egin behar dira, baina aurreko urtean gertatu ziren arazoak ekiditeko, Hezkuntza Sailak berrikuntza batzuk martxan jarriko ditu aurtengo deialdian: Iaz eskaera egin zuten ikasle guztien kasuan, beka inprimakiak Ikastolan …

Irakurri gehiago