Berriak

EBAKUAZIO SIMULAKROA EGIN DA IKASTOLAN

2015eko urtarrilaren 23an ebakuazio simulakroa egin zen Txingudi Ikastolan. Hau da horren inguruan Txingudi Ikastolako zuzendaritzak argitaratutako zirkularra.

“IKASTETIK BIZITZERA” HITZALDIA ANTOLATU DU TXINGUDI IKASTOLA GURASO ELKARTEAK BIHARKO

Zergatik jotzen dute gure seme-alabek gaztelaniara lagunartean daudenean? Nola lagundu eskolaz kanpo euskara asko erabil dezaten? Euskarazko harremanak eta bizipenak izatea nahi badugu, zer zaindu dezakegu? Galdera hauei erantzuteko hitzalditxo bat antolatu dugu. Hitzaldi honetan ikastolarentzat eta guraso askorentzat benetan garrantzitsua den gai bat landu nahi dugu: haurren eta gazteen euskararen erabilera. Hainbat oinarri eta …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2014-12-18)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak argitara eman duen urteko azken zirkularra eskuratu dezakezu. Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak EGUBERRI ETA URTE BERRI ON OPA DIZUE eta, bide batez, abenduaren 24an gurekin eta Olentzerorekin kalez kale ibiltzera gonbidatzen zaituztegu!  

EUSKAL MITOLOGIARI BURUZKO LIBURU INTERESGARRI BAT HAURRENTZAT

Beheko esteketan sakatuta, Bakarne Atxukarrok,  Izaskun Zubialdek eta Asun Egurzak haurrentzat euskal mitologiaren inguruan idatzi duten liburuaren berri jaso dezakezu bai eta deskargatu gaur gauerdira arte. Emaiozu bistadizo bat, benetan merezi du! http://www.amazon.es/Cuentos-Mitología-Vasca-para-Niños-ebook/dp/B00R0GNTY6/ref=sr_1_3_twi_1?ie=UTF8&qid=1418645590&sr=8-3&keywords=Cuentos+Mitología+Vasca   http://www.amazon.es/Euskal-Mitologia-Haurrentzako-Ipuinak-Herrikoien-ebook/dp/B00R0AIIYS/ref=sr_1_1?ie=UTF8&qid=1418646851&sr=8-1&keywords=Euskal+Mitologia+Haurrentzako+ipuinak  

BEKAK, URGENTE!

BEKA ESKAERA EGITEKO EPEA AZAROAREN 12AN ARRATSALDEKO 16:30etan BUKATUKO DA.