Zirkularren boletina 2013-01-31
Astero bezala, Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak etxeetara igorri duen edo igorriko duen Zirkularren boletina eskuragai jartzen dugu blogean. Sakatu irudien gainean eta informazioa eskuratuko duzu.
ZIRKULARREN BOLETINA 2013-01-25
Pasa den astean arazo teknikoak tarteko ezin izan genizuen Txingudi Ikastolak astero editatzen duen Zirkularren Boletina. Barka endredoak. Honekin batera, beraz, pasa den asteko zirkularren boletina zuen esku jartzen dugu. Irudian klikatu besterik ez duzu informazioa jasotzeko.
GAUR ARRATSALDEKO ESKOLAK BERTAN BEHERA UTZI DITU TXINGUDI IKASTOLAKO ZUZENDARITZAK UHOLDE ARRISKUARENGATIK
Txingudi Ikastolako Zuzendaritzan gau arratsaldeko eskolak bertan behara utzi ditu Ikastola inguruko erreka hazita datorrelako eta uholde arrisku handia dagoelako. Horiek horrela, eguerdian etxera doazen haurrak ez dira bueltatu behar eta jangelan geratzen direnak 14:00etatik aurrera etxera bueltan eramango dira. Zuzendaritzak GURASOEI ARREN ESKATZEN DIE 14:00ETAN JAOSTZE GELTOKIETAN EGOTEKO. Eskerrik asko.
TXINGUDI IKASTOLAKO GURASO ELKARTEAREN OHIKO ASANBLADARAKO DEIALDIA
Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartekook urteko ohiko asanbladarako egin dugun deia eskuratu dezakezu. esan gabe doa bertaratzea izugarri garrantzitsua dela denok baikara elkarteko kide.
ZIRKULARREN BOLETINA 2012-12-14
Beheko irudian klikatuz, 2012ko abenduaren 14an Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak igorritako zirkularren boletina eskuratu dezakezu.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUAN TXINGUDI IKASTOLAREN ZIRKULARREN BOLETIN BEREZIA
Beheko irudian klikatuz, Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan prestatu duen ez-ohiko zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Bertan, euskararen erabilera areagotzeko aholkuak emateaz gainera, Nazioarteko Egunaren karira Irunen antolatutako ekimenen berri ematen da. Bestalde, Txingudi Ikastolako 50. urtemugaren barruko “50 urte, 50 leku” egitasmoaren informazioa dakar Zirkularren Boletin honek.
TXINGUDI IKASTOLAKO “JAITZUBIA” ALDIZKARIAREN 26. ZENBAKIA
Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Hezkuntza Komunitateak argitaratzen duen “Jaitzubia” aldizkariko 26. zenbakia eskuratu dezakezu. Ba al da modu hoberik 50 urte bete ditugula ospatzeko?

