Berriak

URGENTE!! LAGUNTZA BEHAR DUGU IKASTOLA EGUNERAKO

Ikastolako guraso hori, larunbat honetan ospatuko dugun  IKASTOLA EGUNA antolatzeko LAGUNTZA BEHAR DUGU. Nahikoa da ordu bat laguntzearekin goiz edo arratsaldez. MESEDEZ, LAGUNDUIGUZU!! ANIMATZEN BAZARA DEITU TELEFONO HONETARA: 678465504 

IKASTOLA EGUNEKO EGITARAUA

Honen bitartez Ikastola eguneko egitaraua zuen eskura jartzen dugu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan izan ongi.

Jangelako greba bukatu da.

JANGELAKO GREBA BUKATU DA. BIHAR  OSTIRALA, GOIZ ARRATSALDEKO JARDUNA IZANGO DUGU.       LA HUELGA DEL COMEDOR HA FINALIZADO. MAÑANA VIERNES, TENDREMOS JORNADA NORMAL DE MAÑANA Y TARDE   ZUZENDARITZA 2011KO MAIATZAREN 26AN.JANGELAKO GREBA BUKATU DA maiatzak 26-OK

ESKOLA-JANTOKIKO GREBARI BURUZ AZKEN BERRIAK ETA BILERA EGITEKO DEIALDIA.

Ostegunean, sindikatuak eta enpresak berriro elkartu ziren gatazkari konponbidea emateko asmoekin. Baina berriro ere akordio gabe bukatu zen negoziazioa. Enpresek eskaintza berri bat aukeztu zuten, produktibitate paga eta absentismoa lotzen duten baldintzak malguagoak izateko. Sindikatuen erantzuna %100 parekidetzearen eskaera %98ra jeistea izan zen, baina inoiz ere ez paga hori absentismoko portzentaiarekin lotuta. Eta horrela bukatu …

Irakurri gehiago

HELDU DEN ASTERAKO SINDIKATUEK GREBA DEITU DUTE ESKOLETAKO JANGELETAN

 Datorren asterako sindikatuak greba egiteko eskaera berri bat  egin dute. Beraz grebarekin jarraituko dute maiatzaren 23tik 27ra. Guraso Elkarteen konfederazioak, EHIGEk, bihar prentsaurrekoa emango du Bilbon sindikatu eta enpreseei PRECOren bitartekaritza eskatzeko eta konponbidea lehen bait lehen lortzeko.

GAURKO ASANBLADA BERTAN BEHERA GERATU DA

Gaur arratsalderako aurreikusita zegoen asanblada bertan behera utzi du Gurasoen Elkarteak beheko oharrean ematen diren arrazoiengatik (klikatu irudian oharra eskuratu nahi baduzu). Barka endredoak.

ASANBLADARAKO DEIA

Pasa den astean adostu bezala, honekin batera, biharko asanbladarako deia helarazten dizuegu (Klikatu irudian deialdia eskuratu nahi baduzue)

ASTELEHENEKO KONZENTRAZIORAKO DEIA

Eskualdeko ikastetxe publikoetako gurasoen gehiengoa ordezkatzen dituzten Gurasoen Elkarteek astelehenean mobilizaziorako deia egin dute. Beheko irudian klikatu informazio gehiago eduki nahi baduzu eta, jakina, BATU ZAITEZ PROTESTA EKINTZARA!!!