Zer da Guraso Elkartea?
Elkartea HH, LH eta DBHko ikasle eta haien gurasoek osatzen dugun komunitatea da. Bere funtzionamendua eta martxa ona bermatzeko 25 gurasok osatzen dugu elkartearen Gobernu Batzordea. Edozein aitak/amak eska dezake batzordeko partaide izatea. Guztiok parte har dezakegu elkartearen partaide garen heinean.
Zenbat ordaintzen da? Zertarako?
Ikasle bakoitzeko 20€ko ekarpena egiten da irailetik ekainera ikasketa maila guztietan. Hilabeteroko kuotak gure seme-alaben heziketa gastuak estaltzea ahalbidetzen du, ordainketa modu eroso bat eskainiz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak oinarrizkoena bermatzen badu ere, asko baitira ikasleen ongizatea bermatzeko guraso elkarteak aurrera daramatzan zerbitzu, programa eta lanak.
Zeintzuk dira Guraso Elkartearen gastu nagusiak?
- Testu liburu, material gehigarriak (musika liburua, lizentzia digitalak, workbook, eta abar) eta gainerako eskola materiala, baita Eusko Jaurlaritzari urtero ordaindu beharreko “liburu maileguei” dagozkien kanonak.
- HHko jostailuak, gelen horniketa, baita altzariak edota obra txikiak ere.
- Ikasleen txangoetarako autobus gastuen ordainketa.
- Txingurri Bihurri euskarazko aisialdi taldea.
Elkartearen helburu nagusiak:
- Hezkuntza zentroko bi zuzendaritza taldeekin (HH-LH eta DBH) elkarlanean, ikastola hobetzea gure seme-alaben beharrak asetuz.
- Ikasleen formakuntza akademikoa eta pertsonala punta-puntakoa izan dadila segurtatzea, eta prestakuntzan, materialean eta pedagogian berritzaileak izatea.
- Arlo akademikotik haratago, irudimena, adiskidetasuna, giza baloreak edota sormena bezalakoak indartu irakasleen ohiko lana osatuz eta lagunduz.
- Eskolan euskaraz ikasteaz gain, ikasleek ikastolan zein kanpoan ere euskaraz bizi daitezen bultzatzeko dinamikak sustatzea.
Euskara:
Txingudi Ikastolan berebiziko garrantzia ematen diogu euskarari. Gure seme-alabek ikasteko erabiliko duten tresna da, baita kultura oso bat barneratzeko ere. Euskara behar bezala menperatzen ez duen ikasleak, nekez lor dezake beharrezkoa duen integrazio soziala eta garapen akademiko egokia, eta haren emaitzak eskasak izango dira. Hau dela eta, eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzen dugu.
Guraso gisa gogoan hartu behar dugu gureseme-alaben euskalduntze prozesua edota haien euskara maila ona izatea ez dela soilik ikastolaren ardura. Euskara dakiten familiek seme-alabekin eta senideen zein lagunarteko ohiko harremanetan erabiliaz bultza dezakete eredugarriak izanez. Eta euskara ez dakiten familien kasuan, euskararekiko jarrera baikorra agertu, seme-alaben eskolaz kanpoko jarduera, kultura kontsumoa eta zernahi aisialdi aukeratan ere, euskaraz egitea ahalbidetu beharko lukete, ikasleen euskara erabilera eremuak zabalduz.
Guraso Elkartetik egiten ditugun lana aipagarrienak:
- Ikasleentzako bulego lanak: fotokopiak, azaleztapenak, material ezberdinen banaketa eta abar…
- Txingurri Bihurri aisialdi taldea kudeatu.
- Ikastolako ateraldietako autobus bidaien gastuak ordaintzea. Eta egunerokoan, eskolaz kanpoko jardueretako Guraso Elkarteak antolatutako garraioaren antolaketa eta kudeaketa.
- DBH4 mailako ikasleen aseguruaren ordainketa.
- Goizeko 8:00etatik Goiz-Txoko zaintza 2 urtekoentzat. Haurtzaindegia.
- Ikastolako instalazioetan hobekuntza eta konponketa puntualak.
- Urtero berritu beharreko Orienta programa informatikoa eguneratu.
- JAITZUBIA aldizkaria. Ikastolako ikasleen argitalpena.
- Familientzako fakturak prestatu eta bidali, Irungo Udalak eskaintzen duen “Erosi eta Ikasi Irunen” dirulaguntza eskuratu ahal izateko.
- Ikastolak antolatutako zenbait ohiko jarduera ekonomikoki laguntzea: ateraldiak, San Tomas Eguna, egun berezietako argazkiak eta abar.
- Egutegiak markatutako usadio eta festak antolatzea, hezkuntza komunitatea eraikitzen lagunduz: Olentzero kalez-kale abestekoa.
- BAIKARA, Gipuzkoako Guraso Elkarteen Federazioarekin harremanak. Baita Irungo gainerako guraso elkarteekin koordinazioa ere.
- Administrazio ezberdinen aurrean, dirulaguntza eskaeren kudeaketa.
- www.txingudikogurasoak.eus web-orria kudeatzea.
- HH, LH eta DBHko zuzendaritzarekin lankidetzan, ikastolaren arlo ezberdinak hobetzeko, administrazio publikoekin harremanak.
- Ikastolaren eguneroko martxa hurbiletik jarraitzen du elkarteak zuzendaritzarekin batera, eta hainbat batzordetan parte hartzen du (Bizikidetza, Hezkidetza, Euskara edota urgentziazko Batzorde Iraunkorra). Era berean, gurasoen eta ikasleen komunitateari dagozkion kezkak eta arazoak konpontzeko bitartekaritza, egunerokoan bidelagun izanez.
Harremanetarako
- txingudi.gurasoak@gmail.com
- tel. 691 397 577