Guraso Elkartea

Helburuak, Estatutoak eta Batzordea
Elkartearen Helburuak
Elkarte honen helburuak honako hauek dira:

  1. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren arabera Txingudi Ikastolako irakaskuntza ihardueretan laguntzea.
  2. Proiektu honen inguruko kultur ekintzak, prestakuntza-jarduerak, eskolaz kanpokoak eta osagarriak bultzatzea
  3. Ikasle eta gurasoen onurako zerbitzuak eskaintzea.
  4. Ikasleen heziketaz gurasoak edo tutoreak orientatzea, estimulatzea eta laguntzea.
  5. Txingudi Ikastolako gestio organoetan gurasoen partaidetza eragitea
  6. Beste Ikastola eta ikastetxerekin laguntza eta lankidetzako harremanak mantentzea.
  7. Txingudi Ikastolako ikasleen gurasoak ordezkatzea, beharrezkoa gerta daitekeenetan.

Elkarteak bere helburuak betetzeko honako hauek egin ahal izango ditu :

  • Bere helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako ekonomi ekintzak gauzatzea.
  • Era guztietako ondasunak eskuratu eta eduki, eta mota guztietako ekintzak eta hitzarmenak egitea.
  • Nolanahiko ekintzak burutzea, beti ere legeekin eta bere Estatutuekin bat etorriz gero.
Estatutoak
Hauek dira gure estatutoak.
Zuzendaritza Batzordea
  • Lehendakaria: Silvestre Balerdi
  • Lehendaki ordea: Aritz Berastegi
  • Idazkaria: Arantxa Zunzundegi
  • Diruzaina: Urtzi Beratsegi
  • Juntakideak:
    • Arantxa Iriarte Iñarra
    • David Izaga Caminos
    • Irantzu Ochoa De Zabalegui Pereda
    • Karmele Ibargoyen Oyarzabal
    • Amaia Terrazas Ruiz
    • Miren Ugarte Martin
    • Enrique Monreal Aliaga
    • Mamen Ortiz Cenitagoya
    • Irene Castezubi Arellano
    • Iraitz Manterola Del Puerto
    • Nekane Cabello Jorge
    • Anto Lopez Tena
    • Jose Bayo Vazquez
    • Jaime D,Anjou Echeverria
    • Iker Iriarte Muñoz
    • Ainara Canellada Galparsoro
    • Leire Larzabal
Zer da Gurasoen Elkartea?
Txingudi Ikastolako guraso guztiek osatzen dugun elkartea da.
25 kide osatzen dugu Gurasoen Elkarteko Junta eta elkartearen funtzionamenduaz arduratzen gara.
Edozein guraso izan lezake Juntako kide.
Zenbat ordaintzen dugu?
Urteko kuota 12 hilabeteetan banatuta,14€ ordaintzen dugu hilero.
Zertarako da kuotaren dirua?
Hilero kuotak ahal bideratzen du gure seme-alabeen hezkuntzako gastuak modu komodoan ordaindu ahal izatea.
Elkarteak zer egiten du diru horrekin?
Gurasoen Elkarteak ordaintzen ditu:

  1. Liburuak, liburu laguntzaileak (musikako liburua, workbook DBHen eta abar) , materiala desberdina (koadernoak, rotulagailuak, papera, kalkulagailua, eta abar),
  2. Irteeretako autobusak.
  3. Beste gastu asko. Atal honetan ikusi “Guraso Elkarteak aurrera eramaten ditugun zenbait gauza”

Helburuak:

  • Bi zentroetako zuzendaritzekin batera, gure ikastola hobetzea arlo guztietan..
  • Gure seme-alaben formakuntza akademikoa eta pertsonala onena izatea.
  • Berritzaileak izatea.
  • Akademikoak ez diren gaiak indartzea
  • Euskaraz ikasteaz gain, gure ikasleak euskaraz bizitzea bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo ere.

Euskara:

Txingudi Ikastolan euskarari daukan garrantzia ematen diogu. Konzienteak izan behar gara euskara dela gure seme-alabak ikasgaia guztietan erabiliko duten hizkuntza eta ikasleak ez badute ondo menperatzen emaitza txarrak izango dituztela hainbat ikasgaietan.

Euskaraz bizitzea lortu behar dugu, bai ikastola barruan bai kanpoan. Helburu hori lortzeko Guraso Elkartetik euskara sustatzeko aisialdirako plan bat diseinatu eta aurrera eramaten ari gara.

Guraso bezala oso kontziente izan behar dugu gure seme-alaben euskalduntzea ikastolak bakarrik ezin duela lortu. Horregatik gure eskuetan dagoena egiten saiatu beharko genuke:

  • Euskara dakigunek, erabili bai gure seme-alabekin eta baita lagun eta familiartean ere.
  • Ez dakigunek gure seme-alabak euskarazko ekintzetara eraman eta euskal munduan murgiltzen saiatu (telebista, filmak, eskolaz kanpoko jarduerak eta orokorki euskarazko aisialdi ekintzetara eraman).

Guraso Elkarteak aurrera eramaten ditugun zenbait gauza:

  • Ikasleentzat lan desberdinak egin gure biltegian: fotokopiak, koadernaketak, materialaren banaketa eta abar.
  • Ordaindu irteeretako autobusak. Eskolaz kanpoko autobusa eta autobus partikularraren antolaketa.
  • Ordaindu segurua DBH 4.kurtsoko ikasleentzat.
  • Guraso Eskola antolatu eta ordaindu.
  • Eguerdiko tailerrak: mahai jokoak, alfonbra jolasak, eskulanak, koreografiak, karaokea, antzerkia,eta beste batzuk.
  • Aisialdirako programazioa (zinea, antzerkia, kontzertuak, asteburu eta oporretako irteerak….)
  • Ikastolak sustatzen dituen zenbait ekintza diruz lagundu (txangoak, zinema, txistorra, egun berezietako argazkiak…)
  • Zaintza zerbitzua goizeko 8etatik.
  • Jai eta ospakizunak antolatu: Olentzerorekin kantatzera atera, Ikastola Egunaren festa…
  • ORIENTA orientazio profesionalerako programa doan eskaini.
  • Baikararekin (Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioarekin) harremanak.
  • Jaitzubia Aldizkaria.
  • Heziketa sexuala DBHen.
  • Kuoten kudeaketa.
  • Materiala erosteko Udal diru-laguntzak eskatzeko fakturak egiten ditugu.
  • Udalak eskainitako materiala erosteko diru-laguntzen fakturen kudeaketa.
  • DBHko ikasleentzat asegurua ordaindu.
  • Administrazioan diru-laguntzak eskatu.
  • LH-HH eta DBHko zuzendaritzei lagundu hainbat arlotan ikastola hobetzen: haiekin batera, Lurralde Hezkuntza Ordezkaritzarekin eta Irun eta Hondarribiko Udalekin bileretara joan eta instituzio hauekin lan egin izan ditugun eta ditugun gabeziei aurre egiteko (ikastolako eraikinak berritzeko eskaria, udaltzaingoa bertaratzea sarrera eta irteera orduetan, semaforoa ospitale aurrean, espaloia, errekako ertzaren konponketa, argiztapena ikastolako bidean, HHko teilatuak, jolastokiko estaldura aurrekontu parte-hartzaileetan. Gaur egun ikastolako eraikinen azterketa teknikoa egiten ari dira.
  • Gaur egun lortu nahi dugu, eraikinak erabat berritzea, udalatzaingoa etortzea ikastolara, L2 autobus linea ikastolaraino luzatzea eta abar