Gurasoekin programa, guraso-eskola, azaroan hasiko da eta parte hartzeko izen-ematea irailaren 15etik urriaren 15era izango da. Interesatuek irun.org webguneko “Izen-emateak eta tramiteak epearen barruan” laukiaren bidez edo 010 edo 943505152 telefonoen bidez eman dezakete izena.
Era berean, gogorarazi nahi dizuegu egun hauetan zabalik egongo dela Gazteekin programan izena emateko epea, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako trebetasunen eta laguntza taldeen tailerrean.
Informazio xehatua bidaltzen dizuegu erantsitako dokumentu gisa (Gurasoekin – Gazteekin), ikastetxeko familiekin partekatu nahi baduzue, bai eta bi programetako liburuxkak eta kartelak ere.

