Berriak

ZIRKULARREN BOLETINA (2014-06-20)

Txingudi Ikastolako zuzendaritzak argitara emandako ikasturteko azken zirkularra lerrootan: GARRAIO ESKUBIDEA 2014-2015 –AZKEN BERRIAK- 2014ko ekainaren 20an Guraso agurgarriak, Ohar honen bidez,  Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkariak aurkeztutako alegazioen inguruan emandako erantzuna jakinarazi nahi dizuegu:”1.- URDANIBIA AUZOKOAK Egia da, Jauregiko bidea egokitu ezkero askoz ere hurbilago geratuko direla eskolatik eta lanean jarraituko dugu bide hori erabilgarri egiteko. …

Irakurri gehiago

BOZKEN EMAITZA JASOTZEN DUEN ZIRKULARRA ETA BILERA DEIA

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteko juntak bozkatzera jarri zituen lau aukeren arteko emaitzak jasotzen duen zirkularra eskuratu dezakezu. Bide batez, zirkularrean bilera batera dei egiten zaizu konponbide komunak bilatzeko asmoa baduzu.

“OHAR GARRANTZITSUA – 14/15 IKASTURTEKO GARRAIOA” ZUZENDUA

Dakizun bezala, datorren ikasturtean Hezkuntza Sailak Autonomi Erkidegoko ikastetxe publiko GUZTIETARAKO orain dela ikasturte batzuk garraio eta jantoki gaietarako ezarritako irizpideak aplikatuko dizkio gure Ikastolari. Arazo hauek guztiak direla eta, informatzeko bi bilera egin dira gure ikastetxean (bata   HH – LHn eta bestea DBH) kaltetuak gerta daitezkeen familiekin. Bilera horietan izandakoek zenbait eskaera egin zituzten, …

Irakurri gehiago

ORDUTEGI JARRAIA EKAINAREN 2TIK 20RA IKASTOLAN

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2014ko maiatzaren 30ean kaleratutako oharra eskuratu dezakezu. Bertan, ekaineko ordutegi jarraiaren inguruko zehazpenak eta Eskola Publikoaren Jaiaren inguruko informazioa ematen da.

NUTRIZIO EGUNA

Bihar egingo den Nutrizio Egunaren karira hitzaldi -mahai-ingurua antolatu dute Irunen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta Ausolan enpresak. Elikadura ohitura osasuntsuak haurtzaroan izango da hizpidea. Animatu zaitezte!!! Beheko irudian informazio gehiago eskuratuko duzu:

IKASTOLA EGUNEKO BAZKARIA

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak Ikastola Eguneko bazkariren inguruan kaleratutako zirkularra eskuratu dezakezu.