Berriak

2014/2015 IKASTURTERAKO GARRAIO ANTOLAKUNTZARAKO AURRIKUSPENAK

Beheko irudietan klikatuta Txingudi Ikastolako zuzendaritzak 2014ko maiatzaren 16an argitara eman zuen “Garraio eskubidea 2014-2015” eta “Eskola Garraioa 2014/2015 Antolaketarako aurreikuspenak” dokumentuak eskuratu ditzakezu. OSO GARRANTZITSUA DA BIGARREN DOKUMENTU HONETAN DAGOEN ERLAITZA EGIN ASMO DENAREKIN BETETZEA Ikastolako Zuzendaritzak eta Guraso Elkarteak horren arabera ekinbideak antolatzeko.

ZIRKULARREN BOLETINA (2014-04-30). FAMILIAOLA

Beheko irudian klikatuta Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2014ko apirilaren 30ean argitara eman duen Zirkularren Boletina irakurri dezakezu. Buletin honetan FAMILIAOLA programari buruzko zehetasunak ematen dira.

KONTSUMOBIDEREN UDALEKUAK PAZKO ASTEAN

Kontsumoko Euskal Institutuarena den Kontsumobideren Prestakuntza eta Informazioko zentroak KONTSUMOBIDEN JOLASEAN programa antolatu du, lehenengo aldiz, PAZKO ASTERAKO. Interesatuta bazaude klikatu beheko irudian eta informazio guztia euskuratuko duzu. Udalekuak debalde dira!

ZIRKULARREN BOLETINA 2014-03-21

GURASO ESTIMATUAK: AGENDA 21-ZIRKULARRAK KORREO ELEKTRONIKOZ: jakinarazten dizuegu, hemendik aurrera, informazio orokorreko zirkularrak, Ikastolako Blogeko harpidetza sistemaren bitartez  bidaltzen hasiko garela, harpidetza egin duten gurasoei eta zirkularrak modu horretan jasotzeko adostasuna azaldu dutenei.  Beraz, paperean, zirkularrak modu horretan jasotzen jarraitu nahi duten gurasoei, bakarrik, bidaliko zaie. Oraindik egin ez baduzue, Blogeko harpidetza egin dezazuen eskatzen …

Irakurri gehiago

INGELESA HOBETZEKO EGONALDIAK ETA KANPALEKUAK

Aurreko urteetan egin legez, Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak STEPekin elkarlanean eta haren bidez Ikastolako ikasleei begira ingelesa hobetzeko egonaldiak eta kanpalekuak antolatu ditu Ingalaterra eta Irlandan. Informazioa eskuratu nahi baduzu klikatu beheko irudiaren gainean. MARTXOAREN 18AN, ARRATSALDEKO 18:00ETAN BILERA EGINGO DA HONEN INGURUAN, DBHko ARETOAN. Informa zaitez!

SOLAS JOLAS 2014

Guraso agurgarriok: Honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu SOLAS-JOLAS 2014 udaleku irekia abian dagoela. Aurreinskripzioa martxoaren 3tik 14ra egin ahal izango da bide hauetako bat soilik erabiliz: www.irun.org/euskara web orriaren bitartez edo 010 / 943 50 51 52 telefonora deituta – Informazio gehiago Aurreinskripzioa ez da HAZen bulegoetan tramitatuko. Bide batez, gogorarazi nahi dizuet SOLAS-JOLAS eskoletatik …

Irakurri gehiago