Berriak

ARARTEKOAREKIN BILERA IZAN DUGU

Guraso Elkartean lanean dihardugu Ikastolaren alde oporretan ere. Ezin dugu ametitu gure seme-alaben bizitza arriskuan jartzen ari diren Irun eta Hondarribiko udal agintarien utzikeria. Horregatik, Arartekoari gure egoeraren berri eman genion atzo egin genuen bileran. Bileran Txingudi Ikastolako Lehen Hezkuntzako zuzendaria den Ana Erasun, Txingudi BHIko zuzendari berria den Sergio Arnaiz , Guraso Elkarteko lehendakaria …

Irakurri gehiago

SAN JUAN PLAZAKO EKINTZA BERTAN BEHERA UTZIKO DUGU

Gurasokide estimatuak: Azken gertakariek Irun eta Hondarribiko Udalen aldetik mugimendu batzuk sortu dituztela ikusita, larunbata 23rako aurreikusita genuen San Juan Plazako ekintza bertan behera uztea erabaki dute Guraso Elkarteko juntak eta mobilizazioak koordinatzen diharduen asanbladako batzordeak. SAN JUAN PLAZAKO EKINTZA BERTAN BEHERA UTZIKO DUGU  

ZIRKULARREN BOLETINA (2012-06-08)

Beheko irudian klikatuta Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak ekainaren 8an etxeetara igorri duen zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Gogoan izan ekainaren 12tik aurrera jardun jarraia izango dela (eskolak bakarrik goizez izango direla).

IKASTOLA EGUNA 2012

Honekin batera, 2012 urteko IKASTOLA EGUNAren egitaraua eta gomendioak eskura jartzen dizkizugu beheko irudian klikatuta. ANIMATU ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

ZIRKULARREN BOLETINA (2012-05-18)

Beheko irudin klikatuta Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak ostiralean igorritako zirkularra eskuratu dezakezu. Bertan, besteak beste, gurasooi gure posta elektronikoa eman dezagun eskatzen zaigu ahalik eta paper gutxien gastatu dezagun (Agenda 21) eta bi jaiez informazioa ematen da: Ikastola egunez (jendea behar dugu laguntzeko!!!!) eta Eskola Publikoaren jaiaz.

ZIRKULARREN BOLETINA (2012-04-20)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak 2012ko apirilaren 20an igorritako Boletin zirkularra eskuratu dezakezu. Baliogarria izango zaizulakoan.