Berriak

UDAKO PLANAK EGITEN HASTEKO…UDALEKUAK

Honekin batera, udako planak egiten hastekoa bazara, hainbat ekimenen inguruko informazioa gehitzen dizugu. Informazioa eskuratzeko klikatu beheko irudian.

ZIRKULARREN BOLETINA (2012-03-09)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2012ko martxoaren 9an etxeetara igorri duen zirkularren boletina eskuratu dezakezu.

TXINGUDI IKASTOLAKO APARKALEKUAREN INGURUAN LOCALIA TXINGUDI TELEBISTAREN ERREPORTAJEA

Dakizun bezala, Txingudi Ikastola eta Txingudi BHIko Zuzendaritza eta Guraso Elkartearen kezka naguesietako bat zentroko aparkalekuaren ingurukoa da. Ikastetxeetako zuzendaritzek eta Guraso Elkarteak instituzioekin ditugun bileretan BETI mahaigaineratzen dugun arazoa da. Localia Txingudik arazo honen inguruan egindako bideoa ikusgai duzu behean. Denon ahaleginarekin arazoa konpon dezakegu!!! [youtube http://www.youtube.com/watch?v=C4HGQ-Pt7Sc]

ZORRIAK…BERRIRO

Txingudi Ikastolako hainbat geletan zorriak atzeman dituztela jakinarazi du Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak. Horregatik, Zuzendaritzak eta Guraso Elkarteak bat hartuta, mesedez, eskatzen dizuegu zuen seme edo alabaren ilea miatzeko ahalegin berezia egitea. Zorriak antzemanez gero TRATAMEDU ZEHATZA egin behar duzu, ez bestela. Honekin batera, Osakidetzak emandako aholkuak gehitzen ditugu (beheko irudian klikatuta eskuratuko dituzu). Benetan garrantzitsua …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2012/03/02): SOLAS-JOLAS 2012

Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2012ko martxoaren 2an igorritako zirkularrean SOLAS-JOLASi buruzko informazio jaso du. SOLAS-JOLAS Irungo Udalak eta ikastexeek elkarlanean antolatzen dituzten udaleku irekiak dira. Astelehenean (martxoaren 5ean) izena emateko epea irekiko da. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu klikatu beheko irudiaren gainean.

LANUZTE DEIALDIA

Zerbitzu publikoen sektorean, murrizketak direla eta, lanuztea egiteko deia egina da otsailak 9rako. Txingudi Ikastola Haur eta Lehe Hezkuntzako irakasle taldeak ez du lanuzterik egingo, bai ordea, Txingudi DBHkoa. Beheko irudiotan, alde batetik, zuzendaritzaren zirkularra gehitu dugu eta, bestaldetik, Txingudi Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle taldeak egoerari buruz  egindako hausnarketa biltzen duen dokumentua. Irakurri …

Irakurri gehiago