Berriak

TXINGUDI IKASTOLAKO GURASO ELKARTEAREN OHARRA APARKALEKUAREN INGURUAN

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartea kezkaturik dago haurren bila joan eta kotxearekin autobusak oztopatzen dituztenekin, oso maiz konturatu gabe. Egun darabilgun sistema minututan neurtua dago eta atzerapen ziztrin batek egundoko eragina du antolakuntzan. Mesedez, KOTXEA EZ SARTU APARKALEKURAINO. ERABILI EDO KAMIOIEN PARKINGA EDO HIPIKAKOA!!! Eskerrik asko. Irakurri hartara Gurasoen Elkarteak igorritako nota beheko irudian klikatuz:

ZIRKULARREN BOLETINA (2012-01-27)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2012ko abenduaren 27an etxeetara igorri duen oharra eskuratu dezakezu.

IRRIEN LAGUNEN KLUBAREN ESKAINTZA BEREZIA ESKOLA PUBLIKOETAKO GURASOENTZAT

EHIGE KONFEDERAZIOAK (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen konfederazioa) ETA IRRIEN LAGUNAK KLUBA akordio batera iritsi dira eskola publikoko gurasoei IRRIA aldizkarien baldintza bereziarekin harpidetza egiteko. Urteko harpidetzak 40 euro balio du, hartara, eta harpidetza egiteagatik opari bat egiten diete gurasoei (motxila edo albornoza haurrarentzat). Beheko irudian klikatuz informazio gehiago eskuratu dezakezu.

GURASO ELKARTEAREN ASANBLADAREN ERABAKIZ EURO BATEAN IGO DA HILEKO KUOTA

Abenduaren 2an, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen Asanbladak aho batez onartu zuen Guraso Elkartearen hileko kuota euro batean igotzea. Horretarako arrazoiak, besteak beste, dira: ordutegi berria egokitzeko Guraso Elkarteak autobus bat pagatzen duela hiru txanda egin beharrean bi txanda egiteko eta material gastuetan emandako igoera. Gehiago ezagutu nahi baduzu klikatu beheko irudian eta dokumentua behera jaitsi.

ZIRKULARREN BOLETINA 2011-12-16

Ia astero bezala, Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak ostiralean igorriko dizuen Zirkularren boletina eskuragarri duzue beheko koadroan klikatuta.

ZIRKULARREN BOLETINA 2011-11-18

Guraso agurgarriak: Honekin batera, Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak 2011ko azaroaren 18an igorri duen zirkularren boletina blogean eskuragai jartzen dugu. Edukia ezagutzeko irudian klikatu besterik ez duzu.

ZIRKULARREN BOLETINA (2011-11-04)

Astero legez, honekin batera, Txingudi Ikastolako Zirkularren boletina eskuragarri duzue guraso elkartearen blogean. OSO-OSO GARRANTZITSUA DA ULERTZEA ZUEN HAURRAK IKASTOLARA KOTXEZ ERAMATEN BALDIN BADITUZUE 8:35ETATIK 8:40ETARA UTZI BEHARKO DITUZUELA ETA BERANDUAGO EKARTZEN BALDIN BADITUZUE SARRERAKO KAMIOIEN PARKINGEAN UTZI BEHARKO DUZUELA KOTXEA ETA EZIN IZANGO ZARETELA APARKALEKURA SARTU. HORREK ORDUTEGI BERRIKO ANTOLAKUNTZAN IZUGARRI LAGUNDUKO BAITU. Irudien …

Irakurri gehiago

NAFARROA OINEZ 2011

Planik ez astebururako? Animatu eta hurbildu Tafallara Nafarroa Oinezera! (Klikatu irudiaren gainean eta informazio gehiago eskuratuko duzu)