Berriak

GURASO ESKOLA 2011-2012

Gure seme-alaben heziketa abentura bat da. Baina abentura zirraragarri horretan ez ditugu erantzun guztiak. “Ondo ari al gara?” “Guri bakarrik pasatuko zaigu hau?” eta honelako galderak maiz datoz gure burura. Horregatik, urte batzuk dira Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak profesionalek gidatutako familiei begirako  Orientazio Zerbitzua eskaintzen duela Guraso Eskolaren bitartez, gure seme-alaben hazkuntzan eta heziketan sortzen …

Irakurri gehiago

KILOMETROAK 2011 AZPEITIAN

KLIK lelopean Kilometroak 2011 Azpeitian ospatzen da gaur. Oraindik garazi zaudete hurbiltzeko. Animatu zaitezte eta parte hartu! Egitura ezagutu nahi baduzu klikatu irudiaren gainean:

EGUERDIKO AUTOBUSEN ANTOLAKUNTZA

Beheko dokumentuan eguerdiko autobusaren antolaketa ikus dezakezue irudiaren gainean klikatuz. Gogoan izan IRAILAREN 19TIK AURRERA EGUERDIKO AUTOBUS ZERBITZUA MARTXAN JARRIKO DELA.

ZIRKULARREN BOLETINA (Irailak 16)

Guraso agurgarriak, astero legez, honekin batera Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak igorritako zirkularren boletina gehitzen dugu. Kontsultatu nahi baduzu klikatu irudiaren gainean.

GURASOOK ERE EUSKARAZ!

Gure seme-alabak Ikastolara eramatea ez da nahikoa euskara behar bezala ezagutzeko eta erabiltzeko. Familia giroan hizkuntza dastatzea, entzutea, gozatzea…ezinbestekoa da. Bide honetan gurasook ere ahalegin bat egin behar dugu ez dakigun euskara ikasten edo dakiguna hobetzen. Horregatik, AEK-k gurasoei begira antolatzen dituen taldeen berri eman nahi dizuegu (beheko irudian klikatuta informazioa eskuratuko duzu). ANIMATU ZAITEZTE MEREZI DU ETA! …

Irakurri gehiago

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETARAKO AUTOBUSA

Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko jarduerak egiten dituzten haurrak etxertazeko garraioa antolatzen ari da. Autobusak 16:50etan irtengo dira ikastolatik eta haur bakoitzak 8 euro ordaindu beharko ditu hilabetero (32 euroko bi kuotatan egingo da, lehenengoa urrian eta bigarrena martxoan). Ordutegi eta kuotaren zergatiak bai eta izena emateko erlaitza beheko irudian klikatu eskuratu dezakezu. Gogoan izan irailaren 23an …

Irakurri gehiago

EGUERDIKO AUTOBUSAK HARTZEKO BETE BEHARREKO PAPERA

Zuen seme-alabek eguerditan etxera bueltatzeko autobusa hartu behar badute, mesedez, bete ezazue beheko inprimakia eta itzuli haurrarekin Ikastolara. Inprimakia eskuratzeko klikatu irudiaren gainean.