Udaberria
Udaberria
Udaberria
Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak Hezkuntza Marko Hirueleduna sustatu nahi du ikastetxe publikoetan, gaztelaniari, ingelesari eta euskarari denbora proportzio bera eskainiaz ikasgaietan. Horretarako, Hezkuntza Sailak deialdia plazaratu du eta sailburu andreak gutun bana igorri die EAEko guraso elkarte guztiei. Gutuna irakurri nahi baduzu klikatu irudiaren gainean.
Bihar, arratsaldeko 18:00etan Txingudi Ikastolako Guraso Eskolan latentzia taldean izena eman zutenek hitzordua dute Lehen Hezkuntzako egoitzaren bideo gelaren parean dagoen gelan.
Hezkuntza Sailak “Gizarte-sareetan pribatutasuna izateko Bideotutorialak” Guraso Elkarteen artean zabaltzea eskatu digu. Bideotutorial horiek Datuak Basbesteko Euskal Agentziak prestatu ditu, Datuak Babesteko Europako Eguna ospatzeko. Gure ustez, material horiek oso baliagarriak izango dira seme-alabentzat eta baita gurasoentzat ere. Bideotutorialak eskuratzeko klikatu beheko estekan: Bideotutorialak
Pentsatzen zenuen ezin zela gertatu baina gertatu da. Zure gelako andereñoak edo maisuak ohar bat igorri dizu gelan zorriak daudela azalduz. Bada, lasai, ziurrenik oharrarekin batera zer egin behar den jasotzen duen papera helaraziko zizun. Hala ere, informazio hori ez bazenu klikatu beheko irudietan eta banatzen den zirkularra eta informazioa eskuratuko duzu.
Txingudi Ikastolako Guraso Elkartea gogor ari da lanean heldu den ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek ordutegi bateratu bat izan dezaten. Horretarako arrazoiak asko dira baina garrantzitsuenak igorri zaizuen zirkularrean jaso ditugu. Klikatu irudian zirkularra irakurri nahi baduzu
Hauteskunde sindikalak egongo dira Txingudi Ikastolan otsailaren 16an. Horrregatik, egun horretan lanaldi jarraia izango da. Hau da egun horretarako ordutegia: - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1 ziklokoek: 9:00 – 12:30 – Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklokoek: 9:30-13:00 Bazkaltzera geratzen diren ikasleak gurasoak jaso behar dituzte. Jangela ordutegia honakoa izango da: – 1. Txanda …
Guraso Eskola Guraso Elkarteak familiei begira antolatzen duen orientazio eta formazio zerbitzua da. Haurren heziketan familiei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta espazio komun bat konpartitzeko sortu zen eta aurreskolatik nerabezarora doan haurraren garapenaren inguruan adituak gurasoak aholkatzen parte hartzen dute. Izenematea zabalik dago eta beheko esteka sakatuz egin dezakezu, eskatzen zaizkizun datuak emanez GURASO ESKOLARAKO …