Berriak

IRUNGO EMAKUMEAK PLAZARA! PASEO HISTORIKOA

Aurreko asteko zirkularrean boletinean aurreratu genizuen moduan, “Irungo emakumeak plazara!” dokumentalarekin lotuta, larunbat honetan, martxoaren 16an, paseo historiko bat antolatu du Parean elkarteak Merche Tranche historialariak gidatuta.  Ibilaldia 11:00etan abiatuko da San Juan plazatik eta, hainbat kaleetan barna ibiliz, Vicenta Olazabalek, Dolores Salisek, Menchu Galek, Julia Iruretagoyenak, Leire Landak, poxpolugileek eta mandatugileek egindako ekarpenak ezagutzeko …

Irakurri gehiago

HAUTESKUNDE SINDIKALAK MARTXOAREN 26AN

Datorren martxoaren 26an, asteartean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko guztietan hauteskunde sindikalak izango dira. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak agindutakoa jarraituz, egun  horretan lanaldi jarraia izango dugula jakinarazten dizuegu. Honakoa izango da ordutegia ikasleentzat: 8:45 – 12:45 OSO GARRANTZITSUA:  Jangela zerbitzua egongo da, baina BAZKALTZEN GERATUKO DIREN ikasleek, EZ DUTE AUTOBUSIK IZANGO, beraz, zuek jaso …

Irakurri gehiago

SAHARAREN ALDEKO ELIKAGAIEN BILKETA ETA HARRERA FAMILIAK

Aurreko astean aipatu geizuen moduan, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XV. elikagaien karabana antolatu du Tindufera (Aljeria), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Lagundu nahi baduzue, urtarrilaren 21etik 25ra arte,  Ikastolara atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta konpresak ekar ditzakezue. Janariak ekarriz gero, kristalezko poteak ekiditea eskatzen dizuegu. Halaber, 2019ko uztailean eta abuztuan gure …

Irakurri gehiago

TELEFONO ZENBAKI BERRIAK IKASTOLAN

Hezkuntza Sailak internet bidezko telefono sistema bat ezarri nahi du EAEko ikastetxe publiko guztietan, lehenagotik Osakidetzan egina duten moduan. Gure ikastetxean dagoeneko sistema berria instalatuta dago eta horrek ekarri du orain arte Ikastolan genituen telefono zenbakiak aldatzea. Ikastolako telefono zenbaki berria 943899400 izango da hemendik aurrera eta Haur Hezkuntzara zuzenean deitu nahi izanez gero 943899394 …

Irakurri gehiago

FAMILIOLA, IRUNGO FAMILIEN MINTZAGUNEA:

Irungo Euskara Arloak, Irungo ikastetxeek eta Gipuzkoako Urtxintxak berriro martxan jarri dugu “Familiola, Irungo familien mintzagunea”. Euskararen erabilera bultzatu nahi duten eta 2 eta 8 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako egitasmoa da Familiola eta aisialdi ekintzak antolatzen ditu: jolasak, tailerrak, txangoak… Otsailerako hurrengo aktibitateak proposatzen dizkigute: Parketarrak, jolas kooperatiboak eta talde jolasak, ingurumen jolasak …

Irakurri gehiago

AURRE-MATRIKULAZIOA 2019-2020

3 urteko haurrak aurre-matrikulatzeko garaia ate joka dugu (2016an jaiotakoak). – Aurre-matrikulatzeko epea:  urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra  izango da. – Idazkaritzako ordutegia:  9:00-12:00 eta  14:30- 16:00 (asteartean 18:00) izango  da. – Aurkeztu behar den dokumentazioa honakoa da: familiakide guztien familia liburuaren fotokopia, ikaslearen bizikidetza ziurtagiria eta gurasoen Nortasun Agirien kopia. – Ikastola ezagutzeko eguna: Urtarrilak …

Irakurri gehiago

Merezi duelako familia ola otsaileko eskaintza

Irungo Udaleko Euskara Arloak, Irungo ikastetxeek eta Gipuzkoako Urtxintxak berriz ere “FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea” egitasmoa martxan jarri dugu. Azarotik maiatzera bitarte 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunentzako edo euskarari sarbidea eman dioten familientzat aisialdi ekintzak burutuko ditugu: jolasak, tailerrak, irteerak… Hauexek dira azarorako prestatuta ditugunak: Parketarrak: otsailaren 15ean eta 22an, 17:30etik 19:00etara. Parkean, …

Irakurri gehiago

Olentzero

Kaixo denoi, Olentzero naiz. Dakizuen bezala datorren Abenduaren 24ean Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta kantatzera aterako zarete. Esan didate hitzordua 16:30tan izango dela Pio XII plazan. Bertatik Luis Mariano, Zabaltza plaza eta Kolon pasealekuan barrena Oiasso Museora hurbilduko zarete Urdanibia plazan bukatzeko . Han 19:30ak aldera haurrentzat sorpresatxo bat prestatuta egongo dela entzun dut! Zuek ez …

Irakurri gehiago

Guraso elkartearen kuota igoera

2018ko azaroaren 30ean, Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteko Batzar Orokorrak erabaki zuen hileroko kuota 2 eurotan igotzea urtarriletik aurrera. Azkeneko 8 urte hauetan, krisi ekonomikoa medio, saiatu gara kuota ez igotzen, baina bizitzaren kostua, igotzen joan da eta behartuta aurkitzen gara kuota igoera batera beraz, urtarriletik aurrera hileroko kuota 16 eurokoa izango da.

Euskararen nazioarteko eguna eta Euskaraldia

Astelehen honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatu zen eta Ikastolan bat egin genuen ospakizunarekin. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta langile guztiek parte hartu zuten jaialdi bat antolatu genuen Lehen Hezkuntzako jolas lekuan eta bertan, adin desberdinetako ikasleek eskaini zizkiguten abestiez, dantzez, bertsoez… ederki gozatu genuen. Beste aldetik, lerro hauek …

Irakurri gehiago