Berriak

Gurasoen elkarteko urteko ohiko batzar orokorra

Aurreko asteetan aurreratu dizuegun moduan, Gurasoen Elkarteak Urteko Ohiko Batzar Orokorra ospatuko du gaur ostiralean, azaroaren 30ean, DBHko areto nagusian, arratsaldeko bost eta erdietan (17:30) lehendabiziko deialdian eta seietan (18:00) bigarrenean. Bigarren deialdira joatea gomendatzen dute. Hemen aurkituko duzue batzarrerako deia eta gai zerrenda.

Euskararen nazioarteko eguna 2018

Abenduaren 3an, astelehenean, Euskaraldiaren amaierarekin bat eginez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, aste osoan zehar hainbat ekimen antolatu du Irungo Udalak eta horietako batzuk, espreski haur eta gazteei zuzenduta daude. Hemen aurkituko duzue programa.  

Gurasoen Elkarteko urteko ohiko batzar orokorra

Aurreko astean aurreratu genizuen moduan, Gurasoen Elkarteak Urteko Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia bidali digu gurasoei helarazteko. Batzarra azaroaren 30ean, ostiralean izango da, DBHko areto nagusian, arratsaldeko bost eta erdietan (17:30) lehendabiziko deialdian eta seietan (18:00) bigarrenean. Bigarren deialdira joatea gomendatzen dute. Hemen aurkituko duzue batzarrerako deia eta gai zerrenda.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Ikasturte hasierako bileretan azaldu genizuen bezala, gaurtik, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte euskararen erabilerari bultzada sendoa eman nahi dio Euskaraldia izeneko ekimenak. Prest zaudete? Hauek dira rolak: AHOBIZI ZARA: Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, …

Irakurri gehiago

Ohiko batzar orokorrerako deialdia

Eguna: 2018ko azaroaren 30a Ordua: Lehendabiziko deialdia 17,30etan eta bigarrena, 18,00etan. Azken deialdi honetara joatea gomendatzen dizuegu. Lekua: DBHko areto nagusian Gai zerrenda: AZKEN BATZARREKO AKTAREN ONARTZEA. 2017/2018 IKASTURTEKO BALANTZE EKONOMIKOA ETA 2018/2019 IKASTURTEKO AURREKONTUA, (dirua aurrezteko eta kuota igotzeko proposamenak). 2017-2018 IKASTURTEKO ELKARTEAREN JARDUERA. 2018-2019 IKASTURTEKO AURREIKUSTEN DIREN JARDUTEAK. NORBERAK LEKARKEENA.

Txikien IV. Txingudi-korrika

BAT atletismo elkarteak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Clubak Txikien IV. Txingudi Korrika antolatuko dute 2018ko urriaren 6an Gal zonaldean. Benjamin, alebin ea infantil mailetan dauden neska-mutilei zuzendutako proba da eta aurten Eskola Kirola programaren barruan txertatu dute. Eskola Kirola programan parte hartzen duten ikasleen kasuan, parte hartu nahi badute, Ikastolatik egingo da izen ematea. Eskola …

Irakurri gehiago

Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Aurtengo euskararen egunaren harira, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, gure hizkuntza ohiturak astintzea eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea proposatzen digun ariketa da euskaraldia. Euskaraldiak bi rol hauetako bat hartzea proposatzen digu 11 egunez: Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik …

Irakurri gehiago

Arratsaldeko eskola orduz kanpokoen ondorengo autobusa

Dakizuenez, Guraso Elkarteak bi autobus jartzen ditu arratsaldeko eskola orduz kanpoko aktibitateen ondoren ikasleak etxeratzeko. Gurasoen Elkartetik informatu digute autobus horiek erabiltzeko eskaera epea urriaren 5ean, ostiralean, amaituko dela.

Guraso Eskola 18-19

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak Txingudi Ikastolarekin elkarlanean, gurasoei eskaintzen dien zerbitzua da Guraso Eskola. Eskarmentu handiko profesionalen gidaritzapean, gure ikasleen heziketa prozesuan sortzen diren kezkak eta zalantzak argitzen dira Guraso Eskolaren saioetan. Zerbitzua dohainezkoa da Guraso Elkarteak finantzatzen duelako. Hemen Guraso Eskolaren egutegia eta gainontzeko informazioak aurkituko dituzue.