Berriak

2018-2019 Ikasturterako eusko jaurlaritzako jantoki eta eskola materialerako dirulaguntzak “Bekak”- Eskaera berriak

Aurreko asteko zirkularrean adierazi genizuen moduan, datorren astean, urriaren1etik 5era, inoiz beka eskatu ez duten familien tramiteak burutuko ditugu. Eskaera berrien kasuan Ikastolara etorri behar da nahitaez gurasoetako bat. Hemen inprimaki bat bete eta sinatu beharko du. Horrez gain, hurrengo dokumentazioa ekarri behar da: Familia liburuaren fotokopia bat. Gurasoen NAN agirien fotokopiak. Bizikidetza agiria. Berriki …

Irakurri gehiago

DBH – Arratsaldeko 17etan autobusa

Arratsaldeko 17,00etan ordaindutako autobus zerbitzua eskaitzen dugu. Ibilibideak eta prezioak hauek dira:   Kurtso osoko prezioak: BUS, ASTEAN BEHIN – 52€ BUS BUS ASTEAN BI ALDIZ – 98€ BUS ASTEAN HIRU ALDIZ EDO GEHIAGO – 134€ Ibilbideak: BUS 1 IKASTOLA, ALDABE MENDIA, ANAKA, EMIGRAZIOA, KOLON TOPO, KOLON LUIS MARIANO, SAN JUAN, NAFARROA ETORBIDEA, CERILLAS, CARRILLO, …

Irakurri gehiago

Beka digitalak

Joan zen urtean bezala,   “gailu digitalak eskuratzeko bana-banako diru-laguntzetarako deia egiten duen agindua”  Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua dela oroitarazten dizuegu: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/dispositivos-digitales/ Deialdiaren baldintza orokorrak hurrengo hauek dira: Ikasle onuradunak eskola-materialaren bekadunak izatea 2017-2018ko deialdian. Ikastetxea “Sare Hezkuntza gelan” izeneko proiektua garatzen aritzea. Erosiko den gailua  Ikastetxeak aukeratutako modeloa izatea. Deialdi honetan eskaera egiten duten …

Irakurri gehiago

Eskolaz kanpoko ingelesa Elduaien Hizkuntza Eskolan

Badira jada urte batzuk TXINGUDIKO GURASOAK ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAREKIN kontaktuan jarri zela TXINGUDI IKASTOLAn eskolaz kanpoko ingelesa eskaintzeko asmoz. Horregatik, ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAK eskaintzen dituen zerbitzuak aurkezteko eta TXINGUDI IKASTOLAn eskaintzen diren eskolaz kanpoko ingeles taldeen berri emateko, datorren irailak 25ean, asteartea, 17:30etan ospatuko dugun bilera informatzailera gonbidatu nahi zaituztegu. Zerbitzuaren deskribapena: Eskolak zentroan bertan: ikasleak eskolak …

Irakurri gehiago

2018-2019 Ikasturterako eusko jaurlaritzako dirulaguntzak-bekak

2018-2019 ikasturteko diru laguntzak (bekak) eskatzeko epea astelehenean, irailaren 17an, zabalduko da eta urriaren 17a arte irekita egongo da. Aurten ere, eskaerak beken aplikazio informatikoaren bitartez egin behar dira, baina Hezkuntza Sailak oraindik ez dizkigu jakinarazi prozeduraren xehetasunak. Jakin bezain laster adieraziko dizkizuegu. Erne egon datorren astean. Beken tramitazioa eraginkortasunez bideratu ahal izateko eta Ikastolako …

Irakurri gehiago

Bizipozaren jaia

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da eta bere helburua zailtasun sozialak eta gizarte-desabantaila egoeran dauden haurrei eta familiei laguntzeko elkarteei, hau da, izaera bereziko haurren babes eta arretarako elkarteei laguntza afektiboa eta materiala ematea da. Urtero bezala, Bizipozak “Bizipozaren jaia” antolatu du irailaren 29rako Errenterian eta gonbidapena bidali digute parte hartzeko. Elkartearen eta jaiaren …

Irakurri gehiago

Informazio orokorra 2018-19

IKASTURTEAREN HASIERA: Irailaren 7an,  goizez bakarrik. ORDUTEGIA: Jardunaldi jarraian: 08:45-12:45 Goiz eta arratsaldeko jardunean: 08:45-12:00 / 13:55-15:45 * 3 urteko ikasleek ordutegi berezia izango dute, irailean. ESKOLA EGUTEGIA: HEMEN aurkituko duzue 2018-2019 ikasturterako egutegia. GARRAIOA: Txartelak,  ibilbideak eta ordutegiak EKAINEAN BANATU GENITUEN. Ikasle bakoitzak bere txartela lehenengo egunean (irailaren 7an) ekarri behar du. Irakur itzazue arreta …

Irakurri gehiago

HAUSPOA proiektua hurrengo ikasturtean (2018-19)

Dakizuen bezala, HAUSPOA proiektuan sartzeko eskaera Hezkuntzari luzatu genion, baina ez ziguten onartu. Hori ikusirik, DBHko zuzendaritzak, Goi Batzordeak eta Gurasoen Elkarteak Hezkuntzan erreklamatu genuen eta zorionez onartu digute. Beraz, hurrengo ikasturtean Hauspoa martxan egongo da gure ikastolan. Mila esker zuen laguntzarengatik eta zorionak denei.

18-19 Ikasturteko egutegia eta informazio orokorra uztailean

Urtero egiten dugun moduan, uztailean datorren ikasturteko egutegia eta informazio orokorra bidaliko dizuegu. Hala ere, aurten, denok zuen posta elektronikoan jasoko dituzue dokumentu horiek gure zirkularren harpidetza sistemaren bidez.

Eskola orduz kanpoko aktibitateak 18-19 ikasturtean

Datorren ikasturteari begira, zuen ordutegiak antolatzen laguntzeko asmoz, Ikastolan eskaini nahi ditugun eskola orduz kanpoko aktibitateentzat prestatu dugun lehenengo zirriborroa bidaltzea pentsatu dugu. Hemendik irailera arte, gerta daiteke lehenengo zirriborro honi aldaketak egin behar izatea, baina ez dugu uste asko aldatuko denik. Irailean, behin betiko eskaintza igorriko dizuegu. Aurreratzen dizuegu izen ematea ikasturte honetan bezala …

Irakurri gehiago