Berriak

Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen urteko jaia

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteko Batzordeak gogorarazi nahi dizuegu ekainaren 1ean, antolatu dugula urteroko jaia. Festa honen helburua, gure seme-alabekin ondo pasatzeaz gain, elkar hobeto ezagutzea eta gure ikastolako kide izateko espiritua sustatzea da. Festa guztiontzat da: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat. PROGRAMA šŸ‘‰ BAZKARIA MENU Izena emateko …

Irakurri gehiago

Makusi ETB

Apirilaren 26an iritsiko da MAKUSI , haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital berria. EITBk sortutako komunitate berri honetan entretenimendua izango dute nagusi, euskaraz ; eta modu seguruan biziko dituzte on-line esperientziak etxeko txikienek. MAKUSIK gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko aukera eskainiko die haur eta gazteei, edukien eskaintzarik onena rekin eta teknologiarik puntakoena erabilita, gailu eta …

Irakurri gehiago

Zaintza-zerbitzua ekaineko jardun jarraiko egunetan

Familia kontziliazioan laguntzeko helburuarekin, Ikastolako Gurasoen Elkarteak zaintza zerbitzua eskainiko du ekainaren 12tik 20ra bitartean. Zaintza-zerbitzuak hurrengo baldintzak izango ditu: Gurasoen Elkarteak kudeatuko du zerbitzu hau. Izena-emateko eta ordainketa egiteko hemen duzue lotura. Zalantzarik izanez gero, Gurasoen Elkartearekin kontaktuan jarri helbide elektroniko honetan: info@txingudikogurasoak.eus edo telefono honetan 691397577

Eskola-jangelak: Eredu berria eta sukaldeen zain

Gero eta gehiago dira eskola-jangelen kudeaketa zentralizatuari alternatibak bilatzen ari diren ikastetxe publikoak. Horietako batzuk izan ditugu gaur gurekin prentsaurrean: San Martin eskola (Bergara), OrduƱa HLHI, Laukariz HLHI, Fleming HLHI (Villabona), Zabalarra HLHI (Durango), Atxondo HLHI, Allende Salazar HLHI (Gernika), Zeanuri HLHI, Muskiz ikastola, Txingudi ikastola (Irun), Karmelo ikastola (Bilbo). 2019an Eusko Legebiltzarreko partidu guztiek …

Irakurri gehiago

Olentzero Eguna eta Gabon Kantak

Kaixo denoi, Olentzero naiz. Dakizuen bezala datorren Abenduaren 24ean Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta kantatzera aterako zarete. Esan didate hitzordua 16:30tan izango dela Pio XII plazan. Bertatik Luis Mariano, Zabaltza plaza eta Kolon pasealekuan barrena Oiasso Museora hurbilduko zarete Urdanibia plazan bukatzeko . Han 19:30ak aldera TXOKOLATADA izango duzue. Anima zaitezte! Laster arte…

Ohiko batzar orokorrerako deialdia

Eguna: 2023ko azaroaren 24a Ordua: Lehendabiziko deialdia 17,30etan eta bigarrena, 18,00etan. Azken deialdi honetara joatea gomendatzen dizuegu. Lekua: Palmera Montero 5.aretoa GAI ZERRENDA Deskargatu 2022-23ko akta

Donostiako The factory Boulder ROKODROMORA goaz

Azaroaren 25ean egun osoko irteera egingo dugu LH5 eta LH6koekin. Oraingoan, Donostiako The factory Boulder ROKODROMORA. Oso dibertigarria izango da eta batzuentzat kirol berri bat ezagutzeko aukera paregabea izango da. Gidatutako jarduera da: bertan lan egiten duten begiraleak izango ditugu gurekin jolas, proba eta dinamika ezberdinak proposatuz; ez da eskalatze hutsa izango. Oraingo honetan trenez …

Irakurri gehiago

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.