Berriak

ZIRKULARREN BOLETINA (2015-12-04)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako zuzendaritzak 2015eko abenduaren 4an etxeetara igorritako Zirkularren boletina deskargatu dekezu. Bertan, jostailu ez sexistei buruzko informazioa eta abenduaren 9an Amaia Kultur Zentroan egongo den ikuskizun baterako gonbitearen inguruko informazioa jaso egiten da. Animatu eta parte hartu!

ZIRKULARREN BOLETINA (2015-11-28)

Beheko lehengo irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak azaroaren 27an kaleratutako zirkularren boletina eskuratu dezakezu Bertan, aurrekontu parte hartzaileetan egindako ahalegina eskertzeaz gainera, gai hauek jorratzen dira: Ikastolako sarbideko eta aparkalekuko arazoak, Guraso Elkarteak abenduaren 11rako deitutako urteko ohiko asanblada, Euskararen egunarekin lotutako hainbat gomendio eta proposamen eta azaroaren 28an Hezkuntza Publikoa eta Kalitatearen alde deitutako mobilizazioa. Ikastolako sarbideko eta …

Irakurri gehiago

GENERO INDARKERIAREN INGURUKO BI JARDUERA INTERESGARRI

Guraso agurgarriak: Hurrengo ekitaldietarako gonbidapena gure komunitatearen artean zabaltzea eskatu digute. Gaiaren gaurkotasuna eta garrantzia kontuan harturik zuei helaraztea pentsatu dugu: Aste honetan bi jarduera interesgarri burutuko ditugu GENERO INDARKERIAren inguruan. Asteazkenean tailerra eta ostegunean hitzaldia. Uste dugu interesgarriak direla zuen ikasle, irakasle eta gurasoentzat. Asteazkenean, Azaroaren 11an, 17:30ean. INDARKERIA ZINTZILIKATUZ tailerra. Irungo  Kale Nagusia 11, …

Irakurri gehiago

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN INGURUKO ZIRKULARRA

Txingudi Ikastolako Guraso Elkartetik zirkular bat plazaratu dugu gaur. Bertan, aurrekontu parte-hartzaileetan botoa eman duzuenoi eskerrak ematen zaizkizue Txingudi Ikastolako ikas-komunitateak proposatutako egitasmoek lehenengo postuetan daudelako eta, bide batez, AUKERAKETA HONEN BIGARREN FASEAN BERRIZ ERE BOZKATZERA ANIMATZEN ZAITUZTE IKAS-KOMUNITATEAREN IZENEAN. Horretarako ADI irakurri beheko oharrak: Noiz izango da? Azaroaren 6tik 13ra arte Nola bozkatu behar dut? Internetez.  …

Irakurri gehiago

IRUNGO UDALAREN AURREKONTU PARTE HARTZAILEETARAKO TXINGUDI IKASTOLAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEAK BI PROPOSAMEN AURKEZTU DITU: BOZKA ITZAZU!

Irungo Udalak 2016rako aurrekontu parte hartzaileak abian jarri ditu. Horren arabera, aurrekontuaren zati bat hiritarrek erabakitako egitasmoetara bideratuko da. Hiru bilera presentzial egin dira eta orain Internet bidezko parte hartzea sustatu nahi da. Txingudi Ikastolako Hezkuntza komunitateak bi proposamen estrategiko aurkeztu ditu Internet bidezko bozketarako:  “TXINGUDI IKASTOLAKO kirol eta jolas eremua birgaitzeko bi egurrezko estalki” “Kuadrillategi”eta aisia …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2015-10-16)

Beheko irudian klikatuta Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak emandako azken zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Bertan, igande honetan Elizondon ospatuko den Nafarroa Oinez 2015i buruz informazioa aurkitu dezakezu. Bestalde, zirkularrak posta elektroniko bidez jasotzerakoan egon diren arazoak konpontzeko aholku batzuk ematen ditu zuzendaritzak.

TXINGUDI IKASTOLAKO GURASO ESKOLA 2015-2016

Gure seme-alaben heziketa prozesuan sortzen zaizkigun kezkak eta zalantzak argitzeko tresna bikaina da Txingudi Ikastolako Guraso Eskola. Bertan, heziketan adituak diren orientatzaileekin lanean arituko gara. Ez dudarik izan eta eman izena beheko formularioa betez edo posta elektronikoaren bitartez (txingudi.gurasoak@gmail.com) edo telefono honetara deituz: 691 397 577. Animatu zaitez zure seme-alabek merezi dute eta!  [googleapps domain=”docs” dir=”forms/d/1_5WbpsIIDCKxtaXm1cCfrydFaIOIPBEEH2R4lJpGVO4/viewform” …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2015-10-02)

Lehenengo irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak banatu duen Zirkularren Boletina eskuratu dezakezu. Bertan, igande honetan Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaiaren inguruko informazioa, Irun Rugby Klub taldeak haurrei begira proposatu duen ate irekien gaikeko informazioa eta Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu duen Graso Eskolari buruzko informazioa jaso dezakezu. Beste irudiek informazio hauetan gehiago sakontzen dute. …

Irakurri gehiago

ERNE!!! BEKAK ESKATZEKO EPEA AMAITZEAR!!!

Ez ohiko zirkular baten bitartez Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak gurasooi gogorarazi nahi izan digu bi beka eskatzeko epea aste honetan bukatzen dela: alde batetik, Irungo Udalaren Erosi eta Ikasi programarena (irailaren 30ean) eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzarena (urriaren 2an). BERAZ, ERNE EPEEKIN!! Informazio gehiago eta zirkularra bera beheko irudian klikatuta eskuratu dezakezu.  

ZIRKULARREN BOLETINA (2015-09-25)

Hemen daukazu aste honetako Txingudi Ikastolako Zuzendaritzaren zirkularra. Zirkularra jangela osteko tailerren gaineko informazioa eta eskola kirolaren gaineko informazioa jasotzen du. Gainera, ikasturtean zehar Haur Hezkuntzako gurasoentzat ospakizun irekiak zeintzuk izango diren zehazten du Beheko irudietan klikatuta zirkularra bera eta jangelako hainbat tailerretan izena emateko orriak eskuratu ditzakezu. Arretaz irakurri zirkularra eta gainerako iznemate orriak horietakoren …

Irakurri gehiago