Berriak

Autobus partikularra

Hurrengo kurtsorako autobusa partikularra antolatzen ari garenez, jakin behar dugu zeintzuk zaudeten interesatuak.
Interesatuak zaudetenok, Guraso Elkarteko posta elektronikora idatzi edo gure telefonora deitu.

Ikastola Eguna 2017

Larunbateko Ikastola Egunean eskainiko dizuegun emanaldietarako, zuen seme-alabak modu zehatz batez jantzita etorri behar dira. Jarraian, maila bakoitzeko haurrak nola etorri behar diren jantzita adierazten dizuegu: Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona urdina. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak: kamiseta edo alkandora zuria eta galtza edo gona …

Irakurri gehiago

Greba deialdeari buruz

Datorren asteazkenean, martxoak 22, irakaskuntzako langileentzat greba deialdia dela eta, jakinarazi nahi dizuegu 24 irakaslek, gutxienez, greba egingo dutela, eta eragina izango duela ikastetxearen egunerokotasunean. Zuen seme/alaba ordu batean ez badu irakaslerik ez da ikastetxetik aterako. Pistako aldean egongo da, zaintzako irakasleen ardurapean. Besterik gabe, ondo izan. DBHko ZUZENDARITZA

Plastikozko tapoien bilketa LH-HH Ikastolan

Alexia Tuterako bost urteko neskatxa da eta gaixotasun neurologiko larria du. Alexiak behar duen tratamendua ordaintzeko, bere familiak eta lagunek plastikozko tapoien bilketa martxan jarri dute eta Alexiak Irunen dituen senideek parte hartzeko eskaera luzatu digute. Ekimena gure Eskolako Agenda 21 programaren elkartasun eta parte hartze aktiboaren balioekin bat datorrenez, baietz erantzun diegu eta tapoien …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2017-02-10): heldu den ikasturterako garraio aurreikuspenak, adopzioari buruz hitzaldia eta Guraso Elkartearen proposamena otsailaren 18rako

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak otsailaren 10erako argitaratutako boletinen zirkularra eskuratu dezakezu. Bertan hiru gai jorratzen dira: alde batetik, 2017-2018 ikasturterako garraio aurreikuspena, bestetik adopzioari buruzko hitzaldia (bigarren irudian) eta, azkenik, Guraso Elkartearen proposamena otsailaren 18rako.

“ITSASMINEZ” ETA “FAMA” IKUSKIZUNA TXINGUDI IKASTOLAN ASTEBURU HONETAN

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak bi ekimen interesgarri antolatu ditu asteburu honetarako. Larunbatean, urtarrilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan eta Txingudi BHIko aretoan, Enkarni Genuak ospetsuak gidatzen duen Txotxongillo talde ezagunaren “ITSASMINEZ” ikuskizunaren emanaldi bat antolatu du. Sarrerak, 2 eurotan, 17:15etatik aurrera eskuratu daitezke Aretoko sarreran bertan. Ekimen irekia da, baina lehentasuna izango dute Txingudi Ikastolako ikasleek. Igandean, …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2017-01-20): AURREMATRIKULA, BAJA IKASTOLAN, URTARRILEKO IKUSKIZUNAK ETA BESTE

Beheko irudian klik eginez 2017ko urtarrilaren 20ean Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak kaleratu zuen Zirkularren Boletina eskuratu dezakezu. Bertan, gai hauen inguruko informazioa ematen da:  2017-2018rako AURRE-MATRIKULAZIOA   IKASTOLAN BAJA EMATEKO PROZEDURA GURASO ELKARTEAK URTARRILERAKOIKASTOLAN PRESTATU DITUEN   EMANALDIAK: egin klik esteka honetan: Itsasminez txotxongilo emenaldia eta Fama ikuskizuna. GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA 2016-17-MAHAI TENISA SAHARAREN ALDEKO ELIKAGAIEN BILKETA ETA …

Irakurri gehiago

BOLETINEN ZIRKULARRA (2017-01-14):garraiorako diru-laguntzak, Sahararen aldeko elikagaien bilketa eta harrera familiak, Fama ikuskizuna eta Bidasoaldeko eskolarteko banakako xake txapelketa

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak argitara eman duen azken zirkularra eskuratu dezakezu. Bertan, garraiorako diru-laguntzaen inguruko informazioa, Sahararen aldeko elikagaien bilketa eta harrera familien gainekoa, Fama ikuskizuna bertan behera geratu izanaren gainekoa eta Bidasoaldeko eskolarteko banakako xake txapelketaren berri ematen da.

“THE SNOW QUEEN” PELIKULA TXINGUDI IKASTOLAN OSTIRAL HONETAN

Ostiral honetan (abenduak30), Txingudi BHIko aretoan, arratsaldeko 17:00etan “The Snow Queen” filmeaz disfrutatzeko aukera izango dute gure seme-alabek. Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko ikasturte honetan diseinatu duen planaren baitan dago ikuskizun hau. Informazio gehiago beheko estekan klikatuz.