Berriak

2016-09-07ko ZIRKULARREN BOLETINA: ESKOLA-KIROLA 2016-2017

Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak argitara eman duen lehenengo zirkularra Eskola Kirolari buruzkoa da. Programa honetan LH3tik 6. maila arteko haurrek parte hartu dezakete. Izenemate epea irailaren 12tik 16ra bazen ere, Irungo Udalera deitu daiteke eta plaza eskatu. Informazio gehiago beheko zirkularrean eta diptikoan.

GURASO GAZTEENTZAT FORMAZIOA

Irungo Udalak guraso gazteentzat formazio saioak antolatu ditu. Ikusiko duzuenez izenemate data iraungita dago baina plazaren bat egon liteke libre. Horregatik, arren eskatzen dizugu, behean gehitu dizkizugun dokumentuak deskargatzea eta interesa bazenu Irungo Udalera deitzea.                            

EROSI ETA IKASI IRUNEN UDAL PROGRAMA

Irungo Udalak eskola materiala erosteko “Erosi eta Ikasi Irunen” izeneko diru laguntzen deialdi berria abian jarri du. Laguntzaren zenbatekoa Errentaren araberakoa izango da,  gehienez 100€. Epea: uztailaren 1etik irailaren 30era arte. Deialdi honetan parte hartzeko interesa duzuenok, Gurasoen Elkarteko posta elektronikora (txingudi.gurasoak@gmail.com) mezu bat idatzi behar duzue zuen seme-alaben eskola materialaren gastuen faktura eskatzeko. Guraso Elkarteak …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-06-10) ETA 2016-2017 IKASTURTEARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

Behena dagoen lehenego irudian klikatuz behera jaitsi dezakezu Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak argitaratutako azken zirkularra. Zirkular horretan gurasooi gogorarazten zaigu tutoreek ekainaren 10ean banatu dituztela autobus txartelak eta udarako hainbat kirol eskaintzen berri ematen zaigu. Beste irudietan klikatuz gero behera kargatu ditzakezu 2016-2017rako egutegia, 2016-2017 eskola garraioari buruzko informazioa eta, azkenik, heldu den ikasturterako informazio interesgarriak. …

Irakurri gehiago

MARTIN UGARTE IKASTOLAKO AITA ZENDU DA

Martin Ugarte DBHko aita zendu da. Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen izenean gure doluminak helarazi nahi dizkiogu bere familia eta lagunei une gogor hauetan eta gure gertutasuna adierazi. Bihotz izan.

GURE ESKU DAGO PLATAFORMA ZIBIKOAREN EKITALDIA BIHAR EKAINAK 12

Aurreko batean inkesta baten bidez gurasoei galdetu galdetu genizuen “Gure Esku Dago” plataformaren ekimenari batuko ginen eta %70etik gora baietz bozkatu zuen. Horiek horrela, honen bitartez, BIHAR, EKAINAK 12, ospatuko den ESKUEN EGUNERA batzea proposatzen dizuegu. EGITARAUA 10:00 Hendaia eta Hondarribiko kamingainetatik (espigoietatik) zutabe bana aterako da bai eta Irungo hainbat puntutik 12:00 Ekitaldi nagusia …

Irakurri gehiago

FRANTSES ETA INGELESEKO ESKOLA PARTIKULARRAK DATORREN URTEAN DBHn

Heldu den ikasturtean (2016-2017an), gure DBHko seme-alabei begira, Txingudi Ikatolako Gurasoen Elkarteak ingelesa eta frantsesa ikasteko eskola partikularrak eskainiko ditu DBHko eraikinean bertan. Elduaien akademia arduratuko da horiek eskaintzeaz kalitate/prezioaren artean eskaintzarik onena egin duelako. EGUTEGIA Hasiera: Urria. Egunak: Jornada zatituta dagoen egunetan. 2 egunetan astero (ordu bat egunean) Ordua: 16,30etan Non: DBH Prezioa: 61€/hileko. (Garraio urbanoa L1 …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-06-02)

Arazo tekniko batzuengatik ezin izan dugu gure bloga elikatu. Barka endredoak. Beheko irudian klikatuz, beraz, ekainaren 2an igo behar genuen Boletinen Zirkularra eskuratu dezakezu. Izan ere, 2016-2017 ikasturterako garraio txartelak eta ibilbideak aste honetan banatuko dira tutoreen bitartez eta egon daitezkeen zuzenketak edota erreklamazioak ekainaren 13tik 17ra jasoko dira.

ZIRKULARREN BOLETINA, AUTOBUS PARTIKULARRA ETA IKASTOLA EGUNEKO PROGRAMAZIOA

Guraso agurgarria, beheko irudietan Txingudi Ikastolako zuzendaritzak banatutako azken Boletinen Zirkularra eskuratu dezakezu batetik, Guraso Elkarteak antolatzen duen autobus partikularraren gaineko informazioa, bestetik, eta datorren larunbatean (ekainaren 4an) ospatuko den Ikastola Eguneko programazioa, azkenik. Arretaz irakurri, arren.

IKASTOLA EGUNEKO BAZKARIRAKO TIKETAK

Guraso Elkarteak gogorarazten du Ikastola Eguneko bazkarirako txartelen salmenta Txingudi Ikastolako LHko idazkaritzan egingo dela, heldu den asteartean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Egun horretan Ikastolara hurbiltzerik ez dutenak aski dute Guraso Elkarteko telefonora deitzea (Tel. 691397577) edo posta elektroniko bat igortzea elkartera (txingudi.gurasoak@gmail.com)  Bazkariaren egunean, mahaietan eseri baino lehen, txartel bakoitzari eserlekuaren zenbakia esleituko zaio. Horren arrazoia hauxe da: eserlekuen erreserbatzea saihestea …

Irakurri gehiago