Berriak

GURE ESKU DAGO PLATAFORMA (Bozketa) // Plataforma cívica GURE ESKU DAGO (Votación)

Guraso agurgarriak. Aurreko zirkular batean GURE ESKU DAGO herri ekimenak, Irungo gainerako gizarte-eragileekin egin duen moduan, Ikastolako Guraso Elkartearekin ere harremanetan jarri dela adierazten genizuen ekainak 12arako antolatu duten ekitaldirako gure atxikimendua eskatuz. Aipatu genizuen ere erabaki hori Guraso elkarteko oraingo batzarreko kideok pentsatzen dugu atxikimenduaren erabakia guztiona zela, beraz, zuen iritzia jasotzeko Guraso elkartearen …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-05-20)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak kaleratutako azken Zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Zirkularren boletinean aipatzen da ikasturte hasieran banatu zen Ikastolako egutegian akats bat dagoela, izan ere ekainaren 6a jornada jarraia bezala agertzen da eta, berez, jornada jarraia 7an hasten baita. Bestalde, zuzendaritzak gogorarazten du astearte honetan, maiatzaren 24an, ekainaren 4an ospatuko den Ikastola egunerako Guraso …

Irakurri gehiago

“YOKO ETA LAGUNAK” FILMA LARUNBAT HONETA TXINGUDI IKASTOLAN

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko 2016rako egitasmoaren barruan beste zinema emanaldi bat antolatu da. Larunbat hontean, maiatzaren 14an, arratsaldeko 17:00etan eta Txingudi BHIko aretoan HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLE GUZTIEI begira Euskal Herrian ekoiztutako “YOKO ETA LAGUNAK” filma programatu du Elkarteak. Informazio gehiago beheko irudiaren gainean klikatuz

IKASTOLA EGUNEKO BAZKARIAN IZENA EMATEKO INFORMAZIOA

Dagoeneko jakingo duzuenez, datorren ekainaren 4an Ikastola eguna ospatuko dugu. Egunean zehar egingo diren jarduerez gain bazkari bat antolatu da, nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Bazkarian parte harzteko interesa baduzue, egin klik beheko irudian eta informazioa eskuratu eman beharreko urratsak ezagutzeko.  

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-05-13)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak argitara eman duen azken zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Bertaz, udarako bi jardueren gaineko informazioa emateaz gain (Real Union eta Mariño elkarteek antolatutakoak), gurassoi eskatzen zaigu oparirik ez egitea irakasleei.

GURE ESKU DAGO HERRI EKIMENA (Bozketa) // Plataforma cívica GURE ESKU DAGO (Votación)

Guraso agurgarriak. GURE ESKU DAGO herri ekimenak, Irungo gainerako gizarte-eragileekin egin duen moduan, Ikastolako Guraso Elkartearekin ere harremanetan jarri da ekainak 12arako antolatu duten ekitaldirako gure atxikimendua eskatuz. Erabaki hori Guraso elkarteko oraingo batzarreko kideok pentsatzen dugu atxikimenduaren erabakia guztiona dela, beraz, zuen iritzia jasotzeko Guraso elkartearen blog-ean zuen iritzia emateko aukera duzu. Horren baitan, …

Irakurri gehiago

ERDALDUNBERRIEK KLUBA ETA FAMA DANTZA IKUSKIZUNA LARUNBATA HONETAN TXINGUDI IKASTOLAN

Dakizunez, Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak 2016rako euskararen erabilera sustatzeko egitasmo mardul bat diseinatu du. Egitasmo horretan hainbat aisi eta kultur ekimen programatu dira asteburuetan. Hilabete honetan, “ERDALDUNBERRIEN KLUBA” antzerki emanaldi bat antolatu dugu Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat eta Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleentzat. Antzerkia eta gero, “FAMA DANTZA IKUSKIZUNA” gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen …

Irakurri gehiago

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-03-17)

Beheko irudian klikatuz 2016ko martxoaren 17ko egunez Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak kaleratutako Zirkularren Boletina eskuratu dezakezu. Bertan, Aste Santuko oporren egutegia zehazteaz gain eta tapoi solidarioen kanpainari buruzko informazioa emateaz gain, udarako bi proposamen jasotzen dira: Nafarroako BKZ multiabentura udalekuen inguruko informazioa eta Baratze Baserri Eskolaren ingurukoa.

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-03-11)

Beheko irudian klikatuz atzoko egunez Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak kaleratutako Zirkularren Boletina eskuratu dezakezu. Bertan, udarako bi proposamen jasotzen dira: Anakan egingo den udaleku irekia eta Zugarramurdin egingo den multiabenturako udaleku itxiak.