Berriak

Abenduak 24 abestera

Kaixo denoi, Olentzero eta Maridomingi gara. Dakigunez, datorren Abenduaren 24an Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, Irundik kantatzera aterako zarete. Esan digute, hitzordua 16:30tan izango dela Pio XII plazan. Bertatik Luis Mariano, Zabaltza plaza eta Kolon pasealekuan barrena Oiasso Museora hurbilduko zarete, Urdanibia plazan bukatzeko. Bertan ikustea espero dugu. Anima zaitezte! Laster arte…

Txingudi Ikastolako judokek hirugarren postua eskuratu dute Urnietako Txapelketan!

Aurreko asteburuan, Urnietan ospatu zen Gipuzkoako Judo Taldekako Txapelketa, eta gure Txingudi Ikastolako ikasleak lan bikaina egin zuten eta hirugarren postua lortu zuten. Entrenatzaileek nabarmendu dute taldearen jarrera eredugarria izan dela eta emaitzak argi erakusten du egindako ahaleginak. Zorionak guztioi! Bide polita egiten ari zarete, eta harro gaude zuen prestakuntza eta balioak kirolaren bidez transmititzen …

Irakurri gehiago

Txingurri Bihurri kolokan!

Guraso agurgarriok: Mezu honen bidez, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen babesarekin Txingurri Bihurri aisialdi taldea antolatzen dugun gurasook kezka bat helarazi nahi dizuegu, aisialdi taldearen beraren etorkizuna kolokan jartzen duena. Denok dakizue Txingurri Bihurri martxan jartzeko arrazoi nagusia umeek eskolatik kanpo eta haien artean euskara erabiltzeko ohitura sustatzea izan zela, eta gaur gaurkoz, zalantzak ditugu helburu …

Irakurri gehiago

Txingurri Bihurriren txangoen egutegia

Dagoeneko batzuek jakingo duzue, baina oraindik ez dakizuenei jakinarazten dizuegu aurtengo ikasturtean ere Txingurri Bihurri aisialdi taldea martxan jarri dugula, gure umeek jarduera ezberdinak euskaraz gozatu ahal izateko. Zenbait larunbatetan egun osoko txangoak egiten dituzte (eta LH5 eta 6koek asteburu pasa bat), gurasorik gabe eta begirale batzuek lagunduta.  Era berean, mezu honekin batera, ikasturte hasieran …

Irakurri gehiago

Goiz Txoko HH2

Goiz txoko irailaren 29ean hasiko da goizeko 8:00etatik 9:00ak arte. Sarrera, erdian dagoen burnizko atetik da, sartu eta ezkerretan dagoen gelan izango da (HH2A). Janire izena du Goiz Txokon dagoen neska. 45€/hilabetean ordainketa zuen kontu korrontetik pasako dizuegu. Beste edozein zalantza galdetu lasai gure helbide elektronikoan txingudi.gurasoak@gmail.com

Gurasoekin – Gazteekin

Gurasoekin programa, guraso-eskola, azaroan hasiko da eta parte hartzeko izen-ematea irailaren 15etik urriaren 15era izango da. Interesatuek irun.org webguneko “Izen-emateak eta tramiteak epearen barruan” laukiaren bidez edo 010 edo 943505152 telefonoen bidez eman dezakete izena. Era berean, gogorarazi nahi dizuegu egun hauetan zabalik egongo dela Gazteekin programan izena emateko epea, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako trebetasunen eta laguntza taldeen …

Irakurri gehiago

Greba: Irungo hezkuntza komunitateari deialdia

Irungo Txingudi Ikastolako Guraso elkartetik, Toki Alai eskolako ‘Alaikiro’ Guraso elkartetik, eta Leka Eneako ‘Zabaldu’ Guraso elkartetik, gure babesa adierazi nahi diegu hezkuntza publiko duin baten alde borrokan ari diren irakasleei. Eusko Jaurlaritzak 2010etik berritu gabe duen lan hitzarmenaren negoziaketan, irakasleen lan-baldintzak ez ezik, gure seme-alabek merezi duten arreta eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko baliabideak ere jokoan …

Irakurri gehiago

2024/25ko Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen urteko jaia

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteko Batzordeak gogorarazi nahi dizuegu larunbata ekainaren 7ean, antolatu dugula urteroko jaia. Festa honen helburua, gure seme-alabekin ondo pasatzeaz gain, elkar hobeto ezagutzea eta gure ikastolako kide izateko espiritua sustatzea da. Festa guztiontzat da: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat. PROGRAMA 👉 BAZKARIA MENU Izena …

Irakurri gehiago

Batzar Orokorrareren Deialdia

TXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA / ASOCIACIÓN DE PADRES-MADRES DE TXINGUDI IKASTOLA OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA / CONVOCATORIA DE ASAMBLEA GENERAL ORDINARIA GAI ZERRENDA / ORDEN DEL DÍA

Guraso elkartearen bilera

Datorren asteartean, azaroaren 5ean, Guraso Elkartearen bilera egingo da, 18:00etan, Palmera-Montero zentroan. Txingudi Guraso Elkartea ikastolako ikasleen guraso guztiek osatzen dugu, eta bileretan erabaki garrantzitsu asko hartzen dira: Eskola Kontseiluari zer proposatu, irakasleen proposamenen aurrean zer jarrera hartu, kuoten dirua zertara bideratu… Horregatik guztiagatik, uste dugu garrantzitsua dela Guraso Elkartearen lana ezagutzea eta familiak bere …

Irakurri gehiago

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.