Berriak

Hauspo Proiektua

Txingudi BHIk Hezkuntza Sailak deitu duen Hauspo Proiektuan parte hartu nahi du. Proiektu honen bitartez honako helburu hauek lortu nahi ditugu: Beharrak dituzten ikasleei laguntza ematea: Ikasgai batzuetan arazoak dituztenak edo joan den ikasturtetik pendiente dituztenak edo indartu nahi dituztenak, hori guztia familientzako kostu ekonomiko gehigarrik izan gabe. Eskolako emaitzak hobetzea. Etapa honetan gakoa den …

Irakurri gehiago

Drag-e uraren bila antzerki emanaldia Amaia kultur zentroan

Irungo Udalak, “Familiarentzako emanaldiak” izeneko programaren barruan, “Drag-e uraren bila” antzerkia antolatu du larunbat honetarako, apirilaren 14rako, arratsaldeko bostetan (17:00). Emanaldiaren iraupena 50 minutukoa da eta sarrerak 4,20€ balio du.

Euskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen

Irungo herritarren artean euskararen erabilerari bultzada emateko asmoarekin, Aitzondo Irungo Euskara Taldea osatu dute zenbait herritarrek. Irunen euskarak bizi duen egoera “kaskarra” dela argudiatuta, egoera hori “iraultzeko” helburuarekin sortu dute taldea. Abiapuntu gisa, Euskaraldia egitasmoa jarriko dute martxan Irunen. Euskaraldia prestatzeko bilera egingo dute larunbat honetan (hilak 14), 12:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan eta …

Irakurri gehiago

Martxoaren 22an lakuako hezkuntza sailean izandako bilera

Martxoaren 22an, Lakuan, HH-LH eta DBHko zuzendaritzek eta Gurasoen Elkarteko ordezkariek Olatz Garamendi Hezkuntza Sailburuordearekin eta Polentzi Urkijo Azpiegituren Zuzendariarekin bilera izan genuen, Ikastolaren eraikinen egoerari buruz hitz egiteko. Bileran xehetasunik eskaini ez baziguten ere, gure eraikinak osotasunean berritzeko erabakia hartu dutela adierazi ziguten. Obrak udako oporraldietan, hainbat urtetan, egingo direla ​ere adierazi ziguten. Ikasturte …

Irakurri gehiago

Greba deialdiak

Aurreko asteko zirkularrean aurreratu genizuen moduan, Hezkuntzako sindikatuak Hezkuntzako langileen lan baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko aurrera eramaten ari diren mobilizazioen barruan, gure kasuan, biharko eta etzirako, martxoaren 14 eta 15erako, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duten HEZKUNTZAKO LAGUNTZAILE ESPEZIALISTAK (hezitzaileak) eta IRAKASLEAK greba egitera deituak daude. Une honetan dauzkagun datuak kontuan harturik, hurrengo egoera hau aurreikusten …

Irakurri gehiago

Udabizi programa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak UDABIZI zerbitzua martxan jarri du. Bertan Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa bildu dute, atal hauetan banatuta: udaleku irekiak, udaleku itxiak eta kanpamentuak, auzolandegiak, lankidetza eta bidaia solidarioak, begiraleen lan-eskaintzak Ekimen honi buruzko informazioa eta izena emateko formularioa hurrengo loturan aurkituko …

Irakurri gehiago

Aste Santuko kampus teknologikoa

Beste urte batez, Kode Eskolak, Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, programazioa, robotika eta ikus-entzunezkoei buruzko campus teknologikoak antolatuko ditu ikasleen Aste Santuko oporretan Orona Fundazioaren Orona Ideo eraikinean (Hernani). 5 eta 16 urte arteko neska-mutilei zuzenduta daude eta autobusak egongo dira joan-etorriak egiteko. Informazioa eta izen emateak 943000333 telefonoan eta www.kode-eskola.eus web orrian.

Solas Jolas 2018

Solas Jolas Irungo Udala eta Irungo ikastetxeen artean euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen diren udaleku irekiak dira. Udan burutzen dira eta bi txanda izaten dituzte, uztailekoa eta abuztukoa. Udaleku hauetan parte har dezakete Haur Hezkuntzako 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 4. maila arteko ikasleek eta  5. eta 6. mailetako dibertsitate funtzionala dutenek. Aurreizenematea: Martxoaren 5etik 16ra, www.irun.org web orrian, …

Irakurri gehiago

Greba deialdia martxoaren 14 eta 15erako

Hezkuntzako sindikatuak hezkuntza publikoko langileen lan baldintzak hobetzeko aurrera eramaten ari diren mobilizazioen barruan, datorren asteazkenerako eta ostegunerako, martxoaren 14 eta 15erako, hezkuntza publikoko irakasleak eta Hezkuntzako Laguntzaile Espezialistak (hezitzaileak) bi egunetako lan uztea egitera deituak daude. Lan uzteak gure ikastetxean izango duen jarraipenari buruzko datu zehatzik oraindik ez daukagu. Datorren asteartean beste zirkular bat …

Irakurri gehiago

Greba martxoak 8

Guraso agurgarriak: Datorren abenduaren 12an irakaskuntzan greba deialdia dela eta, jakinarazi nahi dizuegu hainbat irakaslek greba egingo dutela. Irakaslegoak modu honetara bat egiten du Euskadiko irakaskuntzako sindikatu gehienek deitu duten bigarren deiarekin, irakasleen beraien lan baldintzen eta, orokorrean, hezkuntzan hobekuntzaren defentsan. Ikastetxeak egun honetan ohiko ordutegia izango du, eta zuen seme/alaba dagokion eskolara etor daiteke …

Irakurri gehiago